
Teatro Realeko operaren astea – Traviata
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 21:00
Operaren Astearen 10. urteurrena ospatuz emango dio denboraldiari amaiera Madrilgo Teatro Realek, Giuseppe Verdiren (1813–1883) Traviata obrarekin eman ere. Goza ezazu opera guztien artean gailentzat jotzen den eta munduko antzoki lirikoetan gehien taularatu den piezaren zuzeneko emanaldiaz.
Hiru ekitaldiko opera hori Veneziako La Fenice antzokian estreinatu zuten 1853ko martxoaren 6an, eta Teatro Realen, berriz, 1855eko otsailaren 1ean. Libretoa italieraz da, eta Francesco Maria Piavek idatzi zuen Alexandre Dumasen (semea) La Dame aux camélias lanean oinarritua.
Honako produkzio honetan, Willy Decker dabil diseinu- eta zuzendaritza-lanetan. Ahotsetan, berriz, Adela Zahariak (Violetta Valery), Xabier Anduagak (Alfredo Germont) eta Artur Rucinskik (Giorgio Germont) osatutako hirukotea arduratuko istorio liluragarriari bizia emateaz Teatro Realeko Abesbatza eta Orkestra titularrekin batera, denak ere Henrik Nánási musika-zuzendariaren gidaritzapean.
Iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu eta 45 min (atsedenaldiarekin)
Plaza-kopurua mugatua da. Behin emanaldia hasita, ezingo da barrura sartu.
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 21:00