Taller Uramado
Familiak
Ekainak 22, 12:30–14:00

Uramado Ar Tailerra

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek eta 12 € publikoak oro har.

Lekua

Museoko Hezkuntza-espazioa.

Informazio gehiago

Iraupena: 90 min.
Adina: 6-9 urte.
Hizkuntza: frantsesa (frantses-maila hasiberrirako).
AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: maiatzaren 16an; Jarraitzaileak: maiatzaren 23an; PG.: maiatzaren 30ean.

Bilboko hirian egiten den Uramado AR erakusketaren esparruan, Bilboko Institut français Institutuak eta Guggenheim Bilbao Museoak haurrentzako tailerrak antolatzen dituzte arte digitalaren inguruan. Uramado AR erakusketak errealitate areagotuaren esperientzia bat proposatzen du tablet edo smartphone baten bidez, Bilbo osoan zehar ezkutatuta dauden izaki liluragarri batzuk bilatzeko: tanukiak. Julie Stephen Cheng-ek sortutako aplikazioak —doan deskarga daiteke— espazioarekin elkarreragiteko eta basoko espiritu horiek aurkitzeko aukera eskaintzen du. Aurkitzean, bizia hartu eta elkarreragiten dute, galderak eginez eta ematen zaizkien erantzunen aurrean erreakzionatuz. Elkarrizketa honen bitartez, geure desberdintasunei eta munduaren inguruan dugun ikuspegiari buruz hausnarketa egingo dugu, modu ludiko eta poetiko batean.

Tailer honetan, tanukiak aurkitzeko eta haiei buruz marrazkiaren bidez ikasteko gonbita egingo zaie parte-hartzaileei, maskara bizidun bat egin aurretik! Haurrek eszenak marraztuko dituzte eta Japoniako mitologiako pertsonaien inguruan istorio berriak asmatuko dituzte. Pertsonaia horiek bizia hartuko dute errealitate areagotuan. Ondoren, maskara ilustratuak koloreztatu eta moztuko dituzte, beren diseinuak sortuz. Maskarak errealitate areagotuan animatuko dira, eta, azkenik, egileek etxera eraman ahal izango dituzte haiekin jolasteko.

12:30–14:00: 15 haurrek osatutako taldea

TopArte II

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek eta 12 € publikoak oro har.

Lekua

Museoko Hezkuntza-espazioa.

Informazio gehiago

Iraupena: 90 min.
Adina: 6-9 urte.
Hizkuntza: frantsesa (frantses-maila hasiberrirako).
AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: maiatzaren 16an; Jarraitzaileak: maiatzaren 23an; PG.: maiatzaren 30ean.