Proyeccion-Vierarpad
Eszenan
Urtarrilak 30, ostirala, eta urtarrilak 31, larunbata

Vieirarpad proiekzioa. Gutun-truke intimoa

Prezioa

3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00

Dokumental fikzionatu honek Maria Helena Vieira da Silva artistaren eta haren bikotekide Arpad Szenes margolariaren arteko harremanean sakontzen du. Filmak bidaia bisual intimoa planteatzen du bikotearen 1932 eta 1961 arteko korrespondentzia aintzat hartuta, eta agerian uzten du bai beren sorkuntzak bai beren mundu bateratuak berezkoa zuten sentsibilitatea. Zinta bikain honetan argi eta garbi ikusten da bikotea zein testuinguru sozial, intelektual eta politikotan bizi izan zen, eta ikerketa sakonari esker lortutako artxiboko irudiak ere aurkezten ditu. João Mário Grilo zuzendariaren Vieirarpad  2022an estreinatu zen, eta Zulfilmes etxeak ekoitzia da.

Iraupena: 90 min

Jatorrizko bertsioa portugesez eta frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin

Prezioa

3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00