Imagen web 2
Beste jarduera batzuk
Urriak 22, igandea, 10:00etatik 14:00etara

VII. Topaketa: Guggenheim marrazten

Prezioa

Sarrerak: jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin.

Lekua

Museoko Atrioa

Drawing the Guggenheim, New York, Venezia eta Bilboko Guggenheim Museoen egoitzetan aldi berean egiten den VII. Nazioarteko Marrazki Topaketa. Adin guztietarako.

Deialdi honetan, Atrioan eta Museoaren barnealdean modu librean marraztu ahal izango dituzu eraikinean arreta gehien ematen dizuten guneak. Ausaz, marrazki horiei argazkiak aterako dizkiegu, eta Museoaren webgunean jarriko ditugu Topaketaren ondorengo egunetan. Beharrezko materiala (jarraibidedun orriak eta arkatza) Atrioan banatuko da (izakinak agortu arte), baina, nahiago baduzu, zure marrazketa-tresnak ekarri ahal izango dituzu.

Prezioa

Sarrerak: jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin.

Lekua

Museoko Atrioa