DSC08148
Bisitaldiak
Azaroak 29, 18:00 h (CET)

Zuzeneko Bisita Birtuala: Emakumeak Ere Sortzaile

Prezioa

Prezioa: 12 € Museoaren Lagunek eta 15 € publikoak oro har, konexio bidez. Sarrerak salgai Museoaren webgunean.

Lekua

Online

Informazio gehiago

Iraupena: 60 min.
Hizkuntza: gaztelania.
Behar teknikoak: nahi duzun lekutik sartu ahal izango duzu. Interneterako konexio egokia duen ordenagailu edo mugikor bat besterik ez duzu behar. Bisita zuzenean emango da Museoaren YouTubeko kanalaren bitartez, eta ezingo da grabatu egile-eskubideak direla-eta.

Esperientzia digital honen bidez, Bildumako zenbait obra ez ezik, maileguan hartutako beste batzuk ere ezagutu ahal izango dituzu, denak ere emakumeek sortuak. Haien ekarpenak zurekin partekatu nahi ditugu, baita artearen historian eta kulturan dagokien lekuan kokatu ere.

Louise Bourgeois, Jenny Holzer, Cristina Iglesias, Lee Krasner, Yayoi Kusama edo Yoko Ono bezalako artisten obrak ikusiko dituzu. Guztiek mantendu izan dute beti beren independentzia, are eta nortasun propio eta berritzailea sortzaile gisa.

Bisita Alejandra Bueno de Santiagok emango du. Bueno diziplina anitzeko artista da, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan artearen doktorea; haren lan artistikoa gizartean ziurtzat jotzen den guztia ikuspegi feministatik zalantzan jartzean oinarritzen da. Sororitatetik egiten den “begirada-gurutzatze” horren helburua artista horien obrari buruzko diskurtsoa aberastea da, eta arte garaikidean adituak ez diren pertsonei ikuspegi pedagogiko eta ezagutza zabalagoak eskaintzea.

Esperientzia guztian zehar, Museoko kideek laguntza eskainiko dute esku-hartzeak moderatzeko eta parte-hartzaileei edozein ustekabetan lagundu ahal izateko.

Norentzat da
Helduak

Argazkia:
Louise Bourgeois, Ama, 1999
Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza
927 x 891 x 1023 cm

Fujiko Nakaya, Laino-eskultura 08025 zk. (F.O.G.), 1998
1.000 laino-toberek sortutako ur-lainoa eta goi-presiozko
ponpa bidezko motore sistema
Kokapen zehatzeko neurriak