Yoga en familia  scaled
Beste jarduera batzuk
Maiatzak 21 eta 28, 10:30 h

Yoga familiartean

Prezioa

7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat. Ez da beharrezkoa aurretik esperientziarik izatea.

Arnasketa-ariketen eta Guggenheim Bilbao Museoko artelanetan oinarritutako postura dibertigarrien bitartez, haurrek beren gorputzarekiko eta inguruarekiko arreta garatzen ikasiko dute: nork bere sormen-esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzeko aukera bikaina etxeko handi eta txikientzat.

Yoga familiartean egiteak partekatzea eta konektatzea esan nahi du, jolasean gozatzea artearen eta txikienei egokitutako yoga-mugimenduen bidez. Arteak on egiten die gure ongizateari eta bizi-kalitateari, eta adimen emozionala garatzen laguntzen die txikienei, baita haiekin doazen helduei ere.

Iraupena: 90 min
Lekua: Hezkuntza-gunea
Topagunea: taldeen sarrera
Adina: 6–11 urte
Hizkuntza: gaztelania

Prezioa

7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat. Ez da beharrezkoa aurretik esperientziarik izatea.