
Zinegoak jaialdiaren proiekzioa
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30
1983ko Onda Nova film brasildarraren berrestreinaldia egingo da Museoan. Filmaren gaia Brasilen hainbat hamarkadatan debekatuta egon zen emakumezkoen futbola da.
Zinegoak Jaialdiaren 22. edizioan, kultuzkotzat jotako film luze horren proiekzioa aurkeztuko dugu, Jose Antonio Garcuak zuzendua eta 1983an estreinatutakoa São Pauloko Mostran. Onda Nova testuinguru guztiz matxista batean futbol-talde bat osatu nahi duten emakume talde baten bizitzaren erretratua da. Emakumezkoen futbola debekatuta egon zen Brasilen 1941etik 1979ra. Komedia dramatiko, erotiko eta anarkista gisa definitu izan dute filma. Garai hartako Brasilgo diktadura militarrak zentsuratu ondoren, ahaztua izan zen. 2024an, ordea, Locarnoko Zinemaldiak gonbidatuta, Brasilgo Zinematekak birmasterizatu eta zaharberritu egin zuen, eta, ondoren, nazioartean berrestreinatu eta berriro martxan jarri zen.
Jarduera Museoaren TopARTE programaren esparruan Zinegoak Jaialdiarekin egindako lankidetzaren emaitza da.
Iraupena: 113 min
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
15 urtetik gorakoentzat gomendatzen da edukia
![]()
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30
