
Zinema familian. Leiho magikoa: paperezko zinema, elurra eta itsasoa
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Lau film laburrek —El pequeño Cousteau, Hola, verano, La cometa y ¡Por la borda!— osatzen dute animazio txekiarreko erakusketa aparta, familiei zuzendua. Estilo ezberdinen bitartez, obra horiek naturarekiko, irudimenarekiko eta giza emozioekiko begirada sentibera partekatzen dute.
El pequeño Cousteau-k itsasoaren aurreko jakin-mina eta harridura aurkezten ditu; Hola, verano film laburrak urtaroen iragaitea agertzen du samurtasunez; La cometa-n kontu handiz jorratuko da haur baten eta haren aitonaren arteko lotura; eta ¡Por la borda! filmak umorea eta abentura konbinatuko ditu adiskidetasunaz eta lankidetzaz hitz egiteko.
Artisau estetikak eta estetika poetikoak elkartuta, film labur horiek animazioak istorio sinple baina sakonei bizia emateko duen ahalmena erakusten dute, animazioa egunerokoa fantasia bihurtzeko gai den artea bezala berrestearekin batera, eskuz egindako artea.
Proposamen honek aukera ematen du familian gozatzeko, elkarrekin ikasteko eta loturak indartzeko, ZINEBIrekin — Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarekin lankidetzan.
Adina: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 60 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

