Proyeccion cortometrajes Zinetika 1
Beste jarduera batzuk
Abenduak 3 eta 4

Zinetika Jaialdia

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da, eta maskara arduraz erabili behar da.

Zinetika Jaialdiaren VII. edizioa Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo da, eta bideodantzako film laburrek, performancek, tailerrek eta masterclass-ek osatuko dute programazioa.

Guggenheim Bilbao Museoa bideodantzako nazioarteko film laburren zikloaren egoitza moduan estreinatuko da, eta bertan diziplina anitzeko In Perspective perfomancea eskainiko da; hau da, Laida Aldaz koreografoak zuzendutako proiektua, aurkezten den espazio bereziekin hitz egiten duena, kasu bakoitzean esperientzia paregabeak eta desberdinak sortuz. Proposamena Gregory Alliot, Marta Coronado, Clarissa Costagliola, Stefano Matiello eta Beñat Urrutiarekin sortu da.

  • Abenduak 3, larunbata. Film laburrak: Auditorioa, 17:30etik 19:30era. *Ikusi hemen programazioa.
    Sarrerak: 3 € Lagunek eta 5 € publikoak oro har; leihatiletan eta web gunean eskura daitezke.
  • Abenduak 4, igandea. In Perspective Ataria eta terraza, 12:00etan eta 17:00etan (emanaldi bikoitza). Jarduera doakoa da, Museorako eguneko sarreran sartzen da (kopurua bete arte).

Lankidetza berria Zinetika Jaialdiarekin, TopARTE programaren esparruan eta Museoaren 25. Urteurrenean.

Toparte25

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da, eta maskara arduraz erabili behar da.