Prentsa Eremua

9 maiatza 2025

Abian da Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoen Basque Artist Program ekimenaren edizio berria

Guggenheim Nueva York

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek abian jarri dute EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko programaren bederatzigarren deialdia. Egonaldia urria eta azaroa bitartean gauzatuko da, eta hautagaitzak Museoaren webgunearen bitartez aurkeztu ahalko dira gaurtik hasi eta datorren ekainaren 19ra bitartean. Hurrengo fasean, aurkeztutako hautagaitza eta material guztiak aztertuko dituzte museo bietako arte-ardura taldeek.

Basque Artist Program ekimenaren edizio berri honetan bi izango dira New Yorken lau astez aritzeko aukera izango duten EAEko artista hasiberriak. Han gertutik ezagutu ahal izango dute hiriko arte-giroa, eta beren gaitasunak indartzeko eta helburuak finkatzeko aukera ere izango dute. Partaideek New Yorkeko arte-munduan murgilduta dauden artisten, arte-arduradunen eta erakundeen jardunaren berri ikasiko dute Solomon R. Guggenheim Museum-eko profesionalen eskutik. Aste horietako mantenu-gastuei aurre egin ahal izateko, hautatutako artista bakoitzak 3.000 dolarretako diru-laguntza jasoko du.

Gaurdaino 20 izan dira Basque Artist Program ekimenean parte hartu duten artista gazteak: Karla Tobar eta Alain Urrutia (2015); Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco (2016); Gala Knörr eta Maite Pinto (2017); Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi (2018); Raquel Asensi eta Jon Gorospe (2019); Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Amaia Molinet, Beñat Krolem eta Fabro Tranchida (2022); Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo (2023); Irati Inoriza eta Amaya Suberviola (2024).

Artista hasiberrientzako egonaldi-programa hau, baita Museoak urtero EAEko ikasleentzat abian jartzen duen beka-programa ere, Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin 2014ko abenduan sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira; berritze horrek bi erakundeen arteko lankidetza sakontzen du hainbat proiekturen bidez.

Interesdunek oinarriak ikusteko eta ekainaren 19ra bitarte izena emateko aukera dute hemen: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/enplegua-eta-praktikak/basque-artist-program

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.