Prentsa Eremua

29 maiatza 2001

Brusela: Europako hiriburua

JUAN IGNACIO VIDARTE, GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN ZUZENDARI NAGUSIA, “BRUSELA: EUROPAKO HIRIBURUA” GAIARI BURUZKO EZTABAIDAN PARTE HARTZERA GONBIDATU DUTE

Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia, Juan Ignacio Vidarte, Brusela: Eruropako hiriburua gaia aztertuko duen lantalde batean parte hartzera gonbidatu dute. Lantaldea Europako Batzordearen Lehendakariak, Romano Prodik, eta Belgikako Lehen Ministroak, Verhofstad-ek, antolatu dute eta birritan bilduko da. Lehenengo saioa bihar maiatzaren 30ean egingo da, Bruselan bertan, eta bigarrena udazken aldean ospatzea aurreikusten da.

Nizako Hitzarmenaren izpirituari jarraiki, eztabaidaren xedea Bruselak Europako hiriburua izateko bete behar dituen ezaugarriak aztertzea da, Batasuneko kide guztien balore komunak nahiz aniztasuna uztartzeko. Izan ere, Europako hiriburua izateko nazio bateko hiriburua izateko behar diren ezaugarrien guztiz bestelakoak beharko ditu Bruselak.

Zein premiei aurre eman beharko die Europako hiriburuak? Nolakoak izango dira gainontzeko zentro europarrekiko harremanak? Hauek izango dira bilerotan eztabaidatuko diren galderetako batzuk. Prodi Lehendakariaren hitzetan, galdera horiei erantzunak emateko aukera irudimentsuenak ere kontuan hartu nahi dira, kultura eta artearekin zerikusia dutenak ere bai, horregatik daude lantaldean arlo profesional ezberdinetako kideak.

Kideen artean, aipatu Prodi, Verhofstadt eta Vidartez gain, Umberto Eco idazlea, Poloniako Kanpo Arazoetarako Ministro‑ohia Bronislaw Geremek, Swatch‑en sortzailea Nicholas Hayek, Salzburgoko Jaialdiaren Zuzendaria Gerard Mortier, Rem Koolhaas arkitekto holandarra, Bartzelonako Alkate-ohia Pasqual Maragall, Maryon McDonald antropologiako aditu britainiarra eta Agnès Jaoui aktore frantsesa daude.

Bilbo, 2001eko maiatzaren 29a

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.