Prentsa Eremua

7 urria 2013

Diseinatuko gune berriak

image

Frank Gehryk diseinatuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko gune berriak

Hezkuntza egitarauari, merkataritza jarduerei eta gastronomia eskaintzari eskainitako guneak izango dira

Hezkuntza egitarauari, merkataritza eta merchandising jarduerei eta ostalaritzari eskainitako gune berriak izango ditu Guggenheim Bilbao Museoak 2014an. Denda-Liburudenda egungo kokalekutik 103B aretora mugitzearen ondorio dira gune horiek. Ekimen hau 2013–2014ko Plan Estrategikoaren barruan dago, eta helburu ditu: hezkuntza jarduera berrietarako leku bat izatea; Museoko Denda ikusgarriagoa egitea eta ondorioz bezero kopurua handitzea; eta gastronomia eskaintza zabaltzea.

Denda-Liburudenda berria gaur egungo 103B aretoan egongo da. Gune horretatik irteten direnez bisitariak, iritsi-errazagoa izango da. Gaurko kokagunean ez bezala, solairu bakarra izango du Dendak. Gune zabala izango da eta atalka egongo da banatuta; liburuak, paperezko eta bulegoko salgaiak, arropa, diseinu-objektu eta apaingarriak egingo dira salgai. Libre geratuko diren hiru solairuetatik bat, kaleko mailan dagoena, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxea handitzeko erabiliko da; zehazki, tabernarako gune independentea egingo da, eta horrela beste ordutegi bat izan dezake, bezeroen beharrei hobeto egokitzeko. Beste bi solairuak hezkuntza jarduerak hartuko dituzte; azken hilabeteotan proba gisa abian jarri diren, eta arrakasta handia izan duten, honako hauek, besteak beste: Baby Art, Artearen Izkina, arkitektura tailerrak, helduentzako tailerrak eta abar.

Gune berri hauen arkitekturak gainerako eraikinaren diseinuarekin koherentzia gorde dezan, Frank Gehryk onartu egin zuen proiektua taxutzea. Gehryk Bilboko IDOM ingeniaritza-enpresa izendatu du arkitekto betearazle gisa. Lanetarako lehiaketa lehenbailehen deituko da eta datorren udaberrirako lanak amaituko dira, ustez.

Bilbao, 2013ko urriaren 7an

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.