20 uztaila 2007
Guggenheim Bilbao Museoak eta Marqués del Riscalek bi erakundeen ahalmen turistikoa indartuko duen lankidetza hitzarmena sinatu dute
Guggenheim Bilbao Museoak eta Vinos de los Herederos del Marqués del Riscalek lankidetza akordio bat sinatu dute uztailaren 20an. Helburua elkarlanean aritzea da bi erakundeentzako onuragarriak izango diren sinergien garapena sustatzeko.
Akordioaren asmoa elkarren arteko jarduera eta zerbitzuen eskaitza garatzea da. Horretarako, elementu erakargarri gisa Frank O. Gehry arkitektu iparamerikarraren arkitektura hartzen da, bera izan baita 1997. urtean ireki zen Guggenheim Bilbao Museoaren eta 2006ko irailan ateak ireki zituen Marqués del Riscal upelategietako Ciudad del Vino hotelaren sortzailea.
Komunikazio eta marketing ekimenak, dendako produktuen trukea, espazioen alokairua eta antzeko ekimenak garatuz, nazioarteko presentzia eta garrantzia indartzea espero da; baita erakunde bakoitzak bere Lagunen eta Kide Korporatiboen erkidegoak sendotzea —eskura jartzen dizkien zerbitzuak areagotuz—, eta euskal turismoa indartzea ere, eskaintza kultural erakargarria eta globala eskainiz.
”Gehry efektua”
Arkitektuaren aztarna nahastezina euskal turismoaren eragile nagusietako bat bilakatu da, 1997. urtean Guggenheim Bilbao Museoaren eraikina arkitektura mugarria bihurtu zenetik. Honek berak munduko milioika turista erakarri ditu Hamargarren Urteurrena beteko duen erakundearen ibilbidean zehar.
“Guggenheim efektua”k, “Gehry efektua” izenez ere ezagutzen denak, Arabako Elciego herri txikian izan du jarraipena. Ireki zenetik urtebete betetzeko gutxi gelditzen denean, bertako Marqués del Riscalen Ciudad del Vino hotelaren kolore ugarietako titanio bihurgunetsuak Estatuko nahiz atzerriko turistak erakartzen jarraitzen ditu, arkitektura eta ardo onaren arteko nahasketa erakargarri bati esker.
Bilbo, 2007ko uztailaren 20an
Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.