Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

10 iraila 2021

Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Bilbao Insights sailaren bideo berria aurkeztu du, Aitor Ortiz artistaren eta Marta Blàviaren arteko solasaldia

image

Guggenheim Bilbao Museoak #GuggenheimBilbaoInsights ekimen digitaleko bederatzigarren bideoa aurkeztu du gaur. Museoaren Arte-ardura sailaren gidaritzapean egindako bideo-sorta horretan, arte-arduradunek arteaz hitz egiten dute Museoaren Bilduman obraren bat daukaten zenbait artistarekin.

Aitor Ortiz artista eta Marta Blàvia Museoaren arte ardurako laguntzailea dira Guggenheim Bilbao Insights saileko hizketaldi berriaren protagonistak. Artistak Bilbon duen estudioan egindako solasaldian, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikuntza-prozesua dokumentatzen argazkilari gisa bizitako hastapenak azaltzen dizkigu Ortizek. Agindu horren eskutik, arkitekturara hurbildu eta espazioaren antolamenduari loturiko gaien inguruan hausnartzen hasi zen.

Solasaldian, egitura monumentalak (ezin bizizkoak baino, deseroso direnak) zuri-beltzez fotografiatzeko duen interesa agertzen digu eta, aldi berean, ikusleak lana aktibatzeko osagai gisara duen paperaz hausnartzen du: “argazkian ikusten dena bezain garrantzitsua da ikusten ez dena, ikuslea baita azken esanahia ematen diona”.

Bideo guztiak Museoaren Webgunean daude eskuragarri, bai eta bere museoaren YouTube kanalean ere.

Bederatzi artista
Ondokoak dira orain arte Guggenheim Bilbao Insights sailean parte hartu duten bederatzi artistak: Alyson Shotz, Jose Manuel Ballester, Ernesto Neto, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Pello Irazu, Doris Salcedo, Jeff Koons eta Aitor Ortiz.

Sei ikuspegi
Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradunen taldea bost komisario artistikok eta laguntzaile batek osatzen dute, eta haietako bakoitzak bere ikuspegia eta ibilbidea eskainiko dizkio proiektuari. Hona hemen taldekideak eta Museoan beren ardurapean izan dituzten azken erakusketetako batzuk:

  • Lucía Agirre: 2000tik da Museoko arte-arduraduna, eta honako erakusketez arduratu da, besteak beste: Olafur Eliasson (2020), Thomas Struth (2019), Marc Chagall (2018) eta Bill Viola (2017). Agirre Alice Neel artistaren inguruan, irailaren 17an zabalduko den erakusketaren komisarioa da.
  • Manuel Cirauqui: 2016tik da Museoko arte-arduraduna, Dia Art Foundation-etik etorri ondoren. Honako erakusketen komisarioa izan da, besteak beste: Jesús Rafael Soto (2019), Henri Michaux (2018), Anni Albers (2017) eta Artea eta espazioa (2017). Film & Video aretoko programazioaren arduraduna ere bada.
  • Geaninne Gutiérrez-Guimaraes: 2015etik da Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna, baina New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan du egoitza; Basque Artist Program koordinatzen du bertan. Lygia Clark-i (2020) buruzko erakusketaren komisarioa izan da.
  • Lekha Hileman Waitoller: 2019ko urrian hasi zen Museoan lanean arte-arduradun gisa, Chicagoko Art Institute-tik etorri ondoren. Asmenaren ildoa (2021) erakusketaren komisarioa izan da, eta gaur egun Emakumeak abstrakziogile erakusketa prestatzen ari da udazken honetarako.
  • Petra Joos: 2000tik da Museoko arte-arduraduna, eta honako erakusketen komisarioa izan da,besteak beste Urte eroak: 1920ko hamarkada 2021, Jenny Holzer (2019), Alberto Giacometti (2018), Georg Baselitz (2017) eta Louise Bourgeois (2016).
  • Marta Blavia: 2006tik da arte-arduradun laguntzailea. Besteak beste, Kandinsky (2020) eta Richard Artschwager (2019) artistei eskainitako erakusketetan aritu da laguntzaile, baita Film & Video programan ere.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.