26 azaroa 1999
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK PINTURA ETA ESKULTURA MODERNOA INAUGURATUKO DU
Pintura eta Eskultura Modernoa erakusketa larunbat honetan, maiatzak 29, inauguratuko da Guggenheim Bilbao Museoan. Instalazioa Guggenheim museoetako bilduma orokorreko 60tik gorako lanez osatua dago.
Pintura eta Eskultura Modernoak XX. mendeko lehen erdiko abangoardia europearren eta Bigarren Mundu Gerra ostean sorturiko mugimendu espresionista abstraktuaren arte errepresentagarrienaren ikuspegi orokor bat eskaintzen digu. Instalazioak figuraziotik erabateko abstrakziorako artearen bilakaera isladatzen du Josef Albers, Jean Arp, Marc Chagall, Robert Delaunay, Vasily Kandinsky, Paul Klee, Oskar Kokoschka, Willem de Kooning, László Moholy-Nagy, Piet Mondrian, Robert Motherwell, Fernand Léger, Pablo Picasso eta beste artista batzuen lanen bitartez.
30 baino artista baino gehiagoren lanen hautaketa honek mende honetako artearen ikuspegi zabal batez gozatzea ahalbidetuko dio publikoari. Erakusketa honek maiatzaren 16an bukatu zen Durerotik Rauschenbergera: Marrazkiaren muina. Albertina eta Guggenheim Bildumetako maisu-lanak izeneko erakusketaren tokia hartzen du. Pintura eta Eskultura Modernoa instalazioa hirugarren solairuko areto klasikoetan bisita daiteke maiatzak 29tik 2000. Urteko urtarrila arte Guggenheim Bilbao Museoan
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.