Umeå Institute of Design

Mugikortasun espekulatiboa

Aurkezpen honek etorkizuneko mugikortasunerako ikusmolde desberdinak proposatzen dituzten graduazio-proiektu batzuk biltzen ditu, automobil aurreratuetatik hasi eta aire eta itsaso bidezko garraio irtenbide desberdinetaraino. Arte Ederretako gure masterrak garraioaren diseinuaren espezialitatea du eta bi urte irauten du; proiektuok ikasketa horien azken seihilekoan egin ziren. Gidaritzapean jorratutako prozesua bada ere, ikasleek banaka kudeatu behar dute. Xedea da ikasleek diseinu-aukerak identifikatzeko duten gaitasuna frogatzea eta haien lana modu sortzaile, kritiko, autonomo eta profesional batean garatzeko gai direla erakustea. Umeå Institute of Design-en (UID) egindako graduazio lan guztietan ageri den elementu nabarmen bat etorkizuneko garraio arduratsuaren diseinua izan litekeenaren inguruko esplorazioa da. Proiektu horiek estrategikoak, espekulatiboak eta kontzeptualak izaki, debate publiko bat sorrarazi nahi dute; gure gizarteak izan nahiko lituzkeen etorkizun (eta mugikortasun) motei buruz.

uid.umu.se

Mentoreak
Demian Horst, Jonas Sandström

Taldekideak
Wanyi Du, Max Troicher, Lars Welten, David Wolter

Kideak
Geely Auto, Txina
BMW AG, Alemania