AIC-Automotive Intelligence Center

AIC-Automotive Intelligence Center 2009an sortu zen automobilgintza-sektorearentzat lehiakortasun-ildo berriak bilatzeko asmoz. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zentro horrek diseinu futurista eta negozio-eredu aitzindaria baliatzen ditu XXI. mendeko erronkei erantzuteko.

Zentroak berrikuntza irekian oinarritzen du haren jarduna eta, hala, bertan diharduten erakundeek beren lehiakortasuna areagotzeko aukera dute lankidetzaren bitartez. Teilape bakarrean biltzen ditu punta-puntako teknologiaz hornitutako gune pribatu nahiz partekatuak, eta horrek profesional, enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate aitzindariak erakartzen ditu ingurune paregabe horretan besoz beso lan egitera.

Merkatu-ikuspegitik, AICk eta bere nazioarteko sareak eskaintzen dituzten gaitasunei esker, mugikortasunaren bilakaeran eta haren joera ezberdinetan lider global izateko aukera dute bazkideek. Zentroak ekosistema bakar batean integratzen ditu ezagutza, prestakuntza, ikerketa, industria-garapena eta negozio-mota berriak. Gaur egun, 10 herrialdetako 30 erakunde eta 950 profesional inguru daude instalazioetan.

Informazio gehiago dago eskuragarri webgunean: aicenter.eu

Batu zaitez AICra. Zentroari buruz gehiago jakiteko edo AICra bisita bat antolatzeko, bidali email bat helbide honetara: communication@aicenter.eu