ABSTRAKZIOA ARTEAN
ABSTRAKZIOA ARTEAN

Didaktika proiektuaren barruan, hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu Museoak, eta jarduerak antolatzen ditu gainera, erakusketen osagarri gisa; modu horretan, baliabideak eta erremintak eskaintzen ditu, bai aretoetan bai online, erakusgai dauden obren balorazioa eta ulermena errazteko.

XX. mendearen hasieran, munta handiko aldaketa politikoak zein sozialak gertatu ziren Europa osoan. Artearen eraldaketa-ahalmenaren eta arteak gizartea hobetzeko zuen gaitasunaren ideia nagusitu zen abangoardiako artisten artean. Kazimir Malevich, Vasily Kandisky eta Piet Mondrian artistak, besteak beste, aitzindariak izan ziren lengoaia abstraktuaren edo ez-objektiboaren erabileran, hau da, ez zioten erreferentziarik egiten mundu naturalari, emozio purua adierazteko xedez.

Bigarren Mundu Gerraren ondotik, espresionismo abstraktuaren mugimenduak —haren epizentroa New Yorken zegoen— giro artistiko estatubatuarra menderatu zuen, batez ere margolaritzaren arloan, eta keinuzko pintzelkadak eta kolore-eremuak nabarmenarazi zituen.

Nolanahi ere, erakusketa honetan ikusgai dagoen aukera-aniztasunak frogatzen du eredu artistiko nagusiaren bazterretan jardun zirela emakume artista ugari. Margotzeaz aparte, bestelako bitartekoak landu zituzten, hala nola dantza, performancea, argazkilaritza eta instalazioak, eta material xumeak baliatu zituzten: hondakinak, bonbillak, zelofana edo aurkitutako objektuak. Haiei esker hierarkia artistikoak iraultzeko modu berriak deskubritu ditugu.

American abstract expressionist painter Helen Frankenthaler at work on a large canvas, 1969. (Photo by Ernst Haas/Hulton Archive/Getty Images