Bilduma korporatiboak
Bilduma korporatiboak

Gizarte-erantzukizun korporatiboko programetan, enpresa askok fundazioak sortzen dituzte, besteak beste, artea sustatzeko. Ikerketa-beken bidez, sarien bidez edo artelanen eskuraketaren bidez, erakunde horiek beren markaren balioekin lerrokatzen diren artelanen bildumak osatuz joaten dira eta, horrela, sormena sustatzen dute beren sektoreetan.  

Enpresen bildumak hainbat helburutarako erabil daitezke: tokian tokiko artistak edo artista emergenteak babesteko; enpresako langileei inspirazio-iturriak eskainiz  ongizatea sustatzeko; inbertsio ekonomiko gisa erabiltzeko; edo, korporazio nahiz marka handi batzuen kasuan gertatzen den bezala, nork bere museoa osatzeko. 

Era berean, enpresa horiek ekarpena egiten diote gizarteari, erakusketetarako piezak maileguan emanda edo museoei artelanak gordailuan eta dohaintzan utzita. Orain, Nancy Dwyer (1954) artista estatubatuarraren Odola (Blood, 1989) dago ikusgai, Tubacex etxeak 1999an Guggenheim Bilbao Museoari gordailuan emana. 

 

Nancy Dwyer artista estatubatuarraren Blood (1989) lana, Tubacex Bilduma, 307. aretoan.