Elkartrukea Bilbao–New York
Elkartrukea Bilbao–New York

Hain urrun eta hain gertu

Queens auzoko Public School 144 ikastetxeko 3. maila eta Barakaldoko Munoa ikastetxeko 6. maila

Irakasleak: Lori Diamond, Jurdana Gonzalez,

Eneritz Larrabaster eta Sarai Redondo

Artistak: Jeff Hopkins eta Ixone Sádaba

Hizkuntza: ingelesa

Bi ikastetxetako —Barakaldokoa bata eta New Yorkekoa bestea— ikasleek mezu elektronikoak idatzi zizkieten elkarri sei astez. Beren arte-proiektuei buruzko informazioa eta argazkiak partekatu zituzten, eta ingurune bietako berezko ezaugarriei eta puntu komunei buruzko informazioa ere bidali zioten elkarri. Esperientzia horren bidez ingelesezko idazmena sendotu zuten ikasleek, eta modu praktikoan ikusi zuten hizkuntza zeinen erabilgarria den lagun berriekin komunikatzeko. Lagun berriok oso ezberdinak al dira? Urrunekoak? Agian ez horrenbeste.

Barakaldo eta Queens-en arteko mezu-trukaketaren zati bat:

“Gure proiektu artistiko handia bukatzen ari gara Jeff jaunarekin. Gaur margotu egingo ditugu, eta gure zapata-pertsonaiak prest egongo dira Guggenheim Museoko erakusketarako. Oso ondo gelditu dira. Jeff jauna ilustratzailea da, bineta dibertigarriak marraztea gustatzen zaio, eta aiten txiste mordoa egiten du, haur txiki baten aita delako. Kontatu Ixone Sádaba zuen artistari buruzko gauzak, eta kontatu zertan ari zareten orain”.

“Zuen galderari erantzunez: Ixone Sádaba argazkilaria da eta erretratuak egiten ditu; berak eszenario politiko moduan definitzen ditu. Elkartruke honen inguruko mural handi bat ari gara prestatzen, eta bertan eskegiko ditugu gure eskutitzak, Jeff Hopkins eta Ixoneri buruzko informazioa eta argazkiak, eta zuei buruz kontatu dizkiguzuen beste gauza batzuk”.