BILBAO–NEW YORK
BILBAO–NEW YORK

Ikasturte bakoitzean, kultur trukea antolatzen da Lehen Hezkuntzako bi ikastetxetako bi gelaren artean: bata EAEkoa eta bestea New Yorkekoa. Horrela, esperientziak partekatzeko gune birtuala sortzen da. Elkarreragin hau esparru artistiko hutsetik ateratzen da, ikasleek hemen euren kezkak, gustuak, euren jolasak eta inguratzen dituen errealitatearen beste edozein alderdi garrantzitsu azaltzen baitituzte. Modu horretan, programaren beste helburu bat betetzen da: munduko beste herri eta hiriekiko interesa piztea, Atlantikoko alde batean eta bestean bizi diren Lehen Hezkuntzako haurren bizitzan existitzen diren berdintasunak eta aldeak adieraziz.

Ikasturte honetan zehar, Eibarreko Amaña (Gipuzkoa) eta Public School 86 (Bronx, New York) eskoletako parte-hartzaileek elkarri bidali zizkieten posta elektronikoak sei astez. Euren proiektu artistikoen informazioa eta argazkiak trukatu zituzten, eta baita bakoitzaren inguruetako berezko ezaugarri eta ohiko alderdiak ere. Prozesuan zehar, arte lanak sortzeko trikimailuak partekatu zituzten eta bi hirietako Guggenheim Museoak konparatu zituzten. Esperientzia honekin, ingelesaren erabilera eta komunikazio eta deskripzio gaitasunak sendotu zituzten, besteak beste.

New York eta Eibar artean bidalitako mezuen zati bat: “Gaur, Learning Through Art klasean, metalezko egituren eraikuntzan lan egiten ari gara. Elementu horiek gure amaierako proiektuan erabiliko ditugu. Elkarrekin egiten dugu lan, taldeka, istorio bat kontatzen duten eskulturak osatzeko”.

“Gaur, Artea ikasbide klasean, gure amaierako proiekturako eskulturetarako egitura metalikoak eraikitzen ari gara. Elkarrekin lanean ari gara, taldeka, eta istorioak kontatzen dituzten eskulturak osatzen bukatuko dugu”.

Intercambio 2

Intercambio 3

Intercambio 4