Norberaren oroitzapenak
Norberaren oroitzapenak

Gelak lanen funtsezko osagai dira artistaren oroitzapenak eta haren historia pertsonala. Bourgeoisen jardunak ardatz autobiografikoa zuen eta haurtzaroaren garrantzia azpimarratzen zuen; haurtzaroan magia, misterioa eta familian bizitako drama nahastu zitzaizkion, eta gerora horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan. Artistak iragana gorde zuen, argazkien, altzarien, eskutitzen, arropen eta abarren bidez; halaber, eguneroko bat idazten zuen, non egindako, sentitutako eta ikusitako guztia deskribatzen zuen. Nostalgia ez zuen produktibotzat hartzen, baina, halere, honakoa esan zuen: "Nire oroitzapenak behar ditut; nire dokumentuak dira".

1. Bourgeoisentzat arropa oroimenak pizteko oso baliagarria zen. Gela hauetako arropa batzuk jantzi eta ukitu zituen edo inguruan eduki zituen; bizitzako zein unetan uste duzu erabili zituela?

2. Eguneroko zein eszena gerta litzateke Gela hauen barruan?

3. Artistak esan zuenez, pertsonek gure historia kontatu behar dugu, ahaztu eta barkatu ahal izateko. Zein da zure iritzia?