BA AL ZENEKIEN...?
BA AL ZENEKIEN...?

Pello Irazuren Bizitza formak 304 instalazioa (2003) 105. aretoan dago gaur egun, Pello Irazu. Panorama erakusketan. Guggenheim Bilbao Museoko 304. aretorako berariaz sortutako instalazio bat da; horra hor izenburuaren zergatia.

Arkitekturarekin elkarrizketa egiten duen horma-pintura bat dago: lerro urdin batek pareta zeharkatzen du, ibilbide eten baten moduan, eta lerro urdin horrek gainetik marra beltz batzuk ditu. Horma-irudiak eskultura-lan bat inguratzen du, burdin, txapol, egur eta zinta itsasgarriz egina. Eskulturak angelu, tentsio eta indar ugari ditu, modu ezin orekatuagoan antolatuak. Irazurentzat espazioa ez da objektuak jartzeko edukiontzi bat, ikuslearen eta artelanaren arteko bitartekaria baizik. Horregatik, erdiko objektuak eta obra bera mugatzen duen eremuak osatzen dute artelana.

Artistaren ibilbidean eta haren sortze-prozesuan sakondu nahi baduzu, EGIN KLIK HEMEN eta 2012an ekoitzitako elkarrizketa zati bat ikusiko duzu; orduan jarri zen ikusgai Bizitza formak 304 (Formas de vida 304) artelana lehenbiziko aldiz Museoan.

Bizitza formak 304

Bizitza formak 304 obra hasieran zegokion tokian, 304. aretoan, Bizitako arkitektura erakusketan (2012–2013).