BA AL ZENEKIEN...?
BA AL ZENEKIEN...?

Ba al zenekien… Lucio Fontanak espazialismoari buruzko bost manifestu baino gehiago idazten hartu zuela parte?

1946tik 1952ra bitartean, Lucio Fontana (Rosario, Argentina, 1899–Milan, Italia, 1968) zenbait manifesturekin egile izan zen, beste kide batzuekin batera; horietan, hainbat arte-ikasle eta -irakaslek artean laugarren dimentsioa txertatzearen garrantziari buruz egindako hausnarketak bildu ziren. Manifestu haiek fisikaren ikerketan izaten ari ziren aurrerapenen ondorioz sortu ziren, eta idatziz bildu zituzten ikasgeletan eta intelektualen artean arte berri bat bilatzearen inguruko eztabaidagaiak. Manifestuak nazioartean argitaratu ziren, eta erabateko onarpena izan zuten mundu osoan.

Lehenengoa 1946an prestatu zen Buenos Airesen: hura zen garai hartan Latinoamerikako muin intelektuala eta han aritu zen Fontana irakasle-lanetan, Altamira Arte Plastikoen Eskolan. Manifiesto Blanco (Manifestu zuria) deitu zioten eta, nahiz eta artistak ez zuen sinatu, haren egileetako bat izan zen, hauekin batera: Bernardo eta Pablo Arias, Enrique Benito, César Bernal, Rodolfo Burgos, Horacio Cazeneuve, Luis Coll, Marcos Fridman, Alfredo Hansen eta Jorge Rocamonte.

Milanen, Espazialismoaren manifestua agertu zen 1947an. Gero, 1948an, Propuesta de un reglamento (Araudi baten proposamena) argitaratu zen. Eta, 1951n, IV Manifiesto del Arte Espacial (Arte espazialaren IV. manifestua) kaleratu zen. Azkenik, 1952an, espazialismoari eta telebistari buruzko testu bat argitaratu zen. Fontanak RAIren (Radiotelevisione Italiana) zenbait emanaldi esperimentaletan hartu zuen parte bere lanetako batzuekin.

Elementu fisikoen batura gisa ulertzen dugu sintesia: kolorea, soinua, mugimendua, denbora, espazioa; hala, unitate fisiko psikiko bat osatzen dute. Kolorea (espazioaren elementua), soinua (denboraren elementua) eta mugimendua (denboran eta espazioan gertatzen dena) dira arte berriaren funtsezko formak, eta arte berri horrek existentziaren lau dimentsioak hartzen ditu barnean. Denbora eta espazioa.

Arte berriak gizakiaren energia guztien funtzioa behar du sortzeko eta interpretatzeko. Bizitasuna erabatekoa denean agertzen da bere horretan izakia.

Manifestu zuria, 1946

Manifiesto Blanco

Manifiesto Blanco, testo ispirato alle idee di Lucio Fontana e redatto da alcuni suoi allievi dellaEscuela libre de arte plàsticas, Buenos Aires 1946. (Volantino dattiloscritto)

Lucio Fontana, Beniamino Joppolo

Lucio Fontana, Beniamino Joppolo, Giorgio Kaisserlian, Milena Milani, Spaziali [Primo Manifesto spaziale], Milano [dicembre] 1947. (Volantino dattiloscritto)

Carlo Cardazzo, Roberto Crippa

Carlo Cardazzo, Roberto Crippa, Lucio Fontana, Giampiero Giani, Beniamino Joppolo, Milena Milani, Proposta di un regolamento Movimento spaziale, Milano 2 aprile 1950. (Volantino dattiloscritto))