Guggenheim

Jeff Koonsek 1980ko hamarkadaren erdialdera hartu zuen ospea artearen zentzua arakatzen zuen artista-belaunaldi baten kide zela, hedabidez jositako eta, ondorioz, errepresentazioaren krisiak jotako aroan. Publizitatearen ikusizko mintzairan, marketinean eta aisialdiaren industrian oinarrituz eta "masekin komunikatzeko" helburuz, Koonsek kultura herrikoiaren eta elitistaren arteko mugak zalantzan jarri zituen. Bere eskulturak dira plexiglas-kaxetan sartutako xurgagailuak, kristalezko arrain-ontzietan murgildutako saskibaloiak, Michael Jackson eta Pantera Arrosaren portzelanazko iruditxoak, baita orduan emazte zuen Ilona Staller-ekin amodioa egiten erakusten duten irudiak dauzkaten beirateak. "Cicciolina" ezizenaz ezaguna den orduko emaztea porno-zinemako izarra eta Italiako parlamentuko parlamentario izan zen. Marcel Duchampen lanaren oinordetzari jarraitu eta Minimalismoaren zein Pop Artearen erreferentziak hartu eta Koonsek estetika arruntaren hierarkian sar ez daitekeen kontsumoko produktutzat aurkezten du artea.

Puppy obrarekin Koonsek lehenaldia eta orainaldia elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. West Highland Terrier txakur erraldoiak, loraldian dauden landareez osorik estaliak, "loreen eta txakurtxoen" ikonografia eztiena konbinatu du sentimentalismoari omen egiten dion obra honetan. Duen tamaina itzela, irmo eutsia eta, aldi berean, itxuraz kontrolik gabea (oraindik hazten ari dela, zentzu literal eta figuratuan) eta kultura elitistako zein herrikoiko erreferentzia gainjarriak (sasiak zizelkatzearen artea eta txakur-hazkuntza, dekorazioko zeramika eta desio onak opatzeko mezuak dauzkaten txartelak) gaur egungo kulturaren analogiatzat har daitezke. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk, dotore eta mardul, museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak.

Babeslea:

Logo Seguros Bilbao

Baliabideak

Puppy

Puppy da lorez egindako munduko eskulturarik handiena. Ezagutu haren historia, sekretuak eta haren sortzailea, Jeff Koons artista iparramerikarra.

Galeria

Untitled Panorama 1
IMG 5268
Puppyren aurrealdeko lore aldaketaren argazkia | Jeff Koons | Guggenheim Bilbao Museoa
Puppy eraikinaren ondoan | Jeff Koons | Guggenheim Bilbao Museoa
Puppy tonu urdinekin | Jeff Koons | Guggenheim Bilbao Museoa

Gure Dendako produktuak, lotura dutenak

Bolsa boceto Puppy | Productos Guggenheim Bilbao Museoa

Puppy-ren bozetodun poltsa

Jeff Koons-en Puppy eskulturaren bozeto batez apaindutako poltsa, % kotoia.
Eros ezazu
Puppy de madera | Productos | Tienda Guggenheim Bilbao Museoa

Puppy

Puppy egur naturaleko kontratxapatuan egina eta eskultura orijinalaren arabera diseinatua.
Eros ezazu