Guggenheim

Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) instalazioak Richard Serraren forma eskultorikoen eboluzioa ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari: elipse bikoitz baten soiltasun erlatiboa eta espiral baten konplexutasunera ondoz ondo daude. Etengabeko ikerketa horren azkeneko bi lanak toruen eta esferen sekzioetan oinarritu ditu, ikuslearen mugitzeko eran eta pertzepzioan askotariko efektuak sorrarazteko. Bisitariak zeharkatu eta inguratzen dituenean ustekabean eraldatzen doaz, eta mugitzen den gune batean gaudela zentitzen dugu, zorabiagarria eta ahaztezina da. Areto osoa eskulturek hartutako eremuaren parte da: osagai ugariko lanen antolaera ondo pentsatzen du Serrak, ikuslea eskultura horietan barrena sar eta inguruan mugi dadin. Galerian zehar lanak banatzeko modu horrek hainbat tamainako eta itxurako pasabideak eratzen ditu (zabalak, estuak, luzeak, konprimatuak, altuak, baxuak), ustekabekoak betiere. Gainera, instalazio honetan bada denboraren progresio jakin bat. Batetik, hasi eta amaitu arte instalazioa zeharkatu eta behatzeko behar dugun denbora kronologikoa; bestetik, esperientziaren denbora, oroitzapen bisual eta fisikoaren txatalek dirauten, konbinatu eta berriro esperimentatzen diren denbora, alegia.

Baliabideak

Denboraren materia

Murgil zaitez Richard Serraren Denboraren materia obran (The Matter of Time, 1994–2005) eta ezagutu artelana ikuspegi berezi batetik, Serraren lanean forma eskultorikoen bilakaerari erreparatzeko.

Galeria

DSC0672
Serra R Torsion espiral izquierda abierta derecha cerrada Torqued Spiral Open Left Closed Right 2003–04 1
Serra R Torsion espiral cerrada abierta cerrada abierta cerrada Torqued Spiral Closed Open Closed Open Closed 2003 04 1
CF011178
031Serra The Matter of Time 2011
005The Matter of Time
003Serra The Matter of Time 2011
DSC0684
DSC0681

Gure Dendako produktuak, lotura dutenak

Libro La materia del tiempo de Richard Serra | Productos Guggenheim Bilbao Museoa

Richard Serra: Denboraren materia

Richard Serraren Denboraren materia eskultura-instalazioari buruzko liburua.
Eros ezazu
Tako La materia del tiempo | Productos Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao takoa

Zurezko takoa, gainean Richard Serraren Denboraren materia obraren irudia duela; sublimazio teknikaz inprimatua aluminio gainean.
Eros ezazu