Guggenheim

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso, 1998) argazkia kartzela hori itxi baino egun gutxi batzuk geroago egin zen. Zartatuta dagoen pareta baten erdian, zenbait lekutan ezkatatuta eta hezetasunekin, oihal zati zuri bat ageri da zintzilik, formatu lauangeluarra duena. Irudiaren ezkerraldera ageri den neurri-eskalak oihalaren funtzioaz ohartarazten gaitu: atxilotuen argazkiak egiteko hondo neutro bat zen. Eskuinaldera, zuriz ere margotutako pilarea hil-oihal garaikide horretarako marko simetriko antzeko bat da.