Guggenheim
Clemente Bernad | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1963

Iruñean jaio zen maiatzaren 7an.

1985

Arte Ederren lizentziatura eskuratu zuen Argazkigintza, Zinema eta Bideoa espezialitatean Bartzelonako Unibertsitatean.

1986

Sorkuntza Artistikorako beka bat jaso zuen Nafarroako Gobernuaren eskutik. Koldo Chamorro argazkilariaren laguntzaile-lana utzi eta argazkilari independente lanetan bere karrera hastea erabaki zuen. Nafarroako Museoan jarri zituen erakusgai bere lanak.

1987

2001 arte Crónicas del País Vasco saila egin zuen eta, bertan, ibilaldi bat egiten zuen Euskal Herriko gatazka politikoaren gertaera historiko jakin batzuetatik. Jornaleros sailari ekin zion jornalari andaluziarren talde baten nomadismoa, kolokatasuna eta sindikatu-borroka erakutsiz.

1992

Haren lana Open Spain/España abierta erakusketan egon zen Chicago-ko Columbia College-eko Museum of Contemporary Photography-n.

1994

Algeria hegoaldeko errefuxiatu-eremuetako emakume sahararrei buruzko Mujeres sin tierra erreportajearengatik Giza Eskubideen FotoPress saria eskuratu zuen. 1994 eta 1996 artean, Chiapasen lan egin zuen iraultza zapatistaren alde.

1996

Haren obra Les Petits Frères des Pauvres Frantziako elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta egindako Pauvres de nous erakustaldian egon zen ikusgai. Beste argazkilari entzutetsuenekin batera, haren argazkiek National Geographicek eta RBA Editoresek argitaratutako Conocer España irudikatu zuten.

Irakurri gehiago