AI Held with Promised Land (detail), 1970<br /> Credit: photo by André Emmerich, 1970, courtesy AI Held Foundation

Held, Al

Brooklyn, New York, 1928 | Camerata di Todi, Italia, 2005

1970-Al-Promised-Land-Photo-Andre-Emmerich-427

19

28

Al Held Brooklynen jaio zen, New Yorken, urriaren 12an.

42

Familia East Bronxera (New York) lekualdatu zen.

45

Bi urte eman zituen AEBetako Itsas Armadan, eta Camp Pearyn (Virginia) basea zuen itsaspeko eskuadroi batean lan egin zuen.

48

New Yorkeko Lower East Sidera joan zen bizitzera. Arotz-ikasle gisa lan egin zuen, eta marrazketa-eskoletara joan zen Art Students League-n; New Yorken.

49

GI Bill-i esker (beteranoentzako hezkuntza-onurei buruzko legeria), Art Students League-n ikasten jarraitu zuen, eta, aldi berean, gauez plater-garbitzaile bezala lan egin zuen.

51

David Alfaro Siqueirosekin Mexikon ikasi nahi zuen, baina planak aldatu zituen eskola horrek akreditazioa galtzean. Orduan, Parisko Académie de la Grande Chaumière akademian sartzea eskatu zuen, eta martxoan hasi zen bertan.

52

Marrazki-eskoletara joan zen Académie de la Grande Chaumière akademian, eta eskultura ikasi zuen Ossip Zadkinerekin. Estatu Batuetako Sam Francis, George Sugarman, Salvatore Romano, Edward Clark eta Shirley Kaplan artisten nahiz Alicia Penalba, Jean-Paul Riopelle eta Georges Duthuiten laguna egin zen. Haren bakarkako lehen erakusketa egin zen Parisko Galerie Huit-en; bertan, Jackson Pollock eta Piet Mondrianen eraginak dituzten pintura abstraktuak erakutsi ziren. Italian eta Espainian barrena bidaiatu zuen.

53

New Yorkera itzuli zen eta loft batean jarri zen bizitzen East Broadwayn. Franz Kline eta Mark Rothko ezagutu eta haien estudioak bisitatu zituen.

54

Haren pisuan sutea piztu zen, eta lehen pinturetako asko suntsitu zituen. Atezain moduan lan egin zuen Museum of Modern Art-en.

55

San Frantziskora joan zen bizitzera. Yvonne Rainer eta Ronald Bladen ezagutu zituen.

56

New Yorkera itzuli zen, eta Tenth Street-eko artisten komunitatera batu zen.

57

Erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen Tanager Gallery-n. Irving Sandler, Philip Pearlstein eta Alex Katz ezagutu zituen. Brata Gallery-ko kide sortzaile bihurtu zen Krushenick, Sugarman, Romano, Clark eta beste batzuekin batera.

58

Haren lanen erakusketa egin zen Donald Berryren lanekin batera, New Yorkeko Poindexter Gallery-n.

59

Sam Francisek pintura akrilikoan sartu zuen. Paperezko orri handien gainean forma geometrikoz osatutako Taxi Cab seriea osatu zuen.

60

Bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken, Poindexter Gallery-n, eta Pigmentua (Pigment) pinturak eta marrazkiak erakutsi zituen.

61

Bakarkako bigarren erakusketa egin zuen Poindexter Gallery-n, eta hard-edge estiloko pintura abstraktuak erakutsi zituen; hala nola, Karta-gaztelua (House of Cards). New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko American Abstract Expressionists and Imagists erakusketan parte hartu zuen.

62

Bakarkako hirugarren eta azken erakusketa egin zuen Poindexter Gallery-n, eta  Alfabetoa (Alphabet) serieko pinturak aurkeztu zituen.  New Yorkeko Whitney Museum of American Art-eko Geometric Abstraction in America erakusketan sartu zuten.

63

Irakasle bisitari izendatu zuten Yaleko Unibertsitatean (New Haven), eta bertan egin zuen lan 1980ra arte. New Yorkeko Jewish Museum-eko Toward a New Abstraction– en parte hartu zuen.

64

Zuricheko Galerie Renée Ziegler-ekin erakusketak egiten hasi zen. Post Painterly Abstraction-en sartu zuten, Clement Greenbergek komisariatua Los Angeles County Museum of Art-en. Art Institute of Chicagoko Logan domina irabazi zuen Genesia (Genesis) obraren truke.

65

Lehen erakusketa kolektibo handia egin zuen, Signale, Europako museo batean, zehazki, Suitzako Kunsthalle Basel museoan. Esne-etxalde zahar bat erosi zuen Woodstock-etik gertu (New York), udako etxe eta estudio gisa.

66

Museo batean bakarkako lehen erakusketa egin zuen, Stedelijk Museum-en, Amsterdamen. Pintura-arloko Guggenheim beka jaso zuen, eta Yaleko Unibertsitateko (New Haven) Irakasle Elkartu izendatu zuten.

67

Aurkezpen askoren arteko lehena egin zen New Yorkeko André Emmerich Gallery-n. Estiloz erabat aldatzea erabaki zuen, eta Zuria eta Beltza (Black and White) pinturak lantzen hasi zen.

68

Estatu Batuetako San Francisco Museum of Art-en egindako bakarkako lehen erakusketaren inaugurazioa izan zen. Bakarkako bigarren erakusketa aurkeztu zuten Pennsylvaniako Unibertsitateko Institute of Contemporary Art-en, eta, ondoren Houston-eko Contemporary Art Museum-era eraman zuten. Kasseleko Documenta IVan parte hartu zuen.

69

New Yorkeko West Broadway-ko 435. zenbakira lekualdatu zen.

70

Rothkoren mihisea (Rothko’s Canvas) izeneko horma-irudia amaitu zuen, ia 27 metro eta erdikoa, Albanyko Nelson A. Rockefeller Gobernadorearen Empire State plazarako (New York). 1975ean ezarri zuten. Yale Unibertsitateko (New Haven) Irakasle Ondoko izendatu zuten.

72

9 metrotik gorako pintura, Noeren ikuspegia III (Noah’s Focus III) eta lan berria erakutsi zituen New Yorkeko André Emmerich Gallery-n.

73

Guatemala eta Perura joan zen maien hondakinak aztertzera.

74

Lehen atzera begirakoa egin zuen New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en. Marokora joan zen.

75

Biltegi bat alokatu zuen Brooklynen, Ordena/Desordena/Igoera/Jaitsiera (Order/Disorder/Ascension/Descension) izeneko eta ia 55 metroko horma-irudia margotzeko, Federal General Services Administration for Philadelphiaren enkargua.

76

Egiptora bidaia bat egin zuen.

77

Londresen eta Parisen bakarkako lehen erakusketak egin zituen. Kasseleko Documenta VIan parte hartu zuen.

78

Bostongo Institute of Contemporary Art-ek Al Held: Paintings and Drawings 1973–1978 aurkeztu zuen. Zuria eta Beltza, Black and White pinturen azken erakusketa egin zen New Yorkeko André Emmerich Gallery-n.

79

Kolorera itzulera (Return to Color) pintura berrien lehen erakusketa New Yorkeko André Emmerich Gallery-n.

80

1959–61eko pinturen bakarkako erakusketa egin zen New Yorkeko Robert Miller Gallery-n. Irakasle-postuan dimisioa aurkeztu zuen Yaleko Unibertsitatean (New Haven).

81

Urtarriletik ekainera bitartean, egonaldi bat egin zuen Erromako Amerikar Akademian. Errenazimenduko pintura eta arkitektura erromatarra ikasi zituen. New Yorkeko Whitney Biennial Exhibition-en parte hartu zuen.

82

Pigmentua pinturak erakutsi zituen New Yorkeko Robert Miller Gallery-n.

83

Walthamgo (Massachusetts) Brandeis Unibertsitateko Jack I. and Lillian L. Poses Creative Arts Award pintura-domina jaso zuen. Mantegnaren ertza (Mantegna’s Edge) horma-irudia instalatu zuen Texasen.

84

Arte eta Letren Institutu Amerikarreko kide izendatu zuten. Irving Sandlerrek artistari eskainitako lehen monografia argitaratu zuen, Al Held izenekoa.

85

Tadashi Todak Kioton (Japonia) zuen estudiora joan zen, Judy Pfaffekin, xilografiak egiteko Crown Point Press-en bidaia batean. Robertaren etxea (Roberta’s House) horma-irudia instalatu zuen Ohion.

86

Seven American Masters-en parte hartu zuen, National Gallery of Art-en (Washington, D.C.).

87

Finka bat erosi zuen Italiako Camerata di Todin.

88

Skowhegan School of Painting and Sculpture-n artista bisitaria izan zen (Skowhegan, Maine).

90

Al Held Foundation sortu zen.

91

Madison Avenueko antzinako banku batean horma-irudi handiak erakutsi zituen. Richard Armstrongek hari buruzko bigarren monografia idatzi zuen, eta Rizzoli/Poligrafak argitaratu zuten.

92

Ima Ima triptikoa aurkeztu zuen 650 Madison Avenuen (New York), André Emmerich Gallery-ko New Paintings erakusketarekin bat eginez. Noeren ikuspegia II erakutsi zuen Al Held: Four Black and White Paintings-en , 650 Madisonen.

96

Grabitatearen ortzadarra (Gravity’s Rainbow) instalatu zuen; hots, 134 metrotik gorako 55 beirate Ronald Reagan aireportuko (Washington, D.C.) terminal berrirako.

98

Grabitatearen ortzadarra (Gravity’s Rainbow) instalatu zuen; hots, 134 metrotik gorako 55 beirate Ronald Reagan aireportuko (Washington, D.C.) terminal berrirako.

01

Mantegnaren ertza horma-irudia Floridako Boca Raton Museum of Art-en instalatu zen berriro.

02

Contemporary Arts Center-ek (New Orleans) antolatutako Expanding Universe: The Recent Paintings of Al Held erakusketa hainbat egoitzatan ikus ahal izan zen. Al Held: Recent Painting bakarkako erakusketa egin zen P.S. 1 Contemporary Art Center-en (New York).

03

31 metrotik gorako beirazko mosaikoa, Zeharkatzen (Passing Through), jarri zuen New Yorkeko 53. kaleko eta Lexington Avenueko metro-geltokian.

05

Jacksonville Liburutegian agindutako eta Robert A. M. Sternek diseinatutako 18 metrotik gorako lau pinturetako lehena amaitu zuen, baita Orlandoko Justizia Jauregi Federaleko beirateetarako akuarela-maketak ere. Uztailaren 26an hil zen Camerata di Todin, Italian.

Partekatu