John Bock

Bock, John

Gribbohm, Schleswig-Holstein, 1965

JBPhoto by Carolin Rockelein

19

65

Gribbohm hirian jaio zen, Schleswig-Holsteinen, Alemania eta Danimarkaren arteko mugatik gertu.

94

Enpresen Administrazioa karrera amaitu zuen Hanburgoko Unibertsitatean, Alemanian. Kunstkarton erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Kunsthaus Hamburg arte zentroan (Hanburgo, Alemania).

96

Project 04/04 erakusketan parte hartu zuen, Lokaal 01 Antwerpen-en aurkeztua,  Aberesen, Belgika.

97

Arte Ederren titulua eskuratu zuen Arte Ederretako Unibertsitatean (HFBK), Hanburgo, Alemania.

98

Memme Muss schlafen banako erakusketa inauguratu zen Stedelijk Museum voor Actuele Kunst Museoan (S.M.A.K), Gante, Belgikan, eta Berlingo Deutsche Guggenheimek  Kunst und Papier auf dem Laufsteg aurkeztu zuen.

99

Veneziako Bienalaren 48. edizioan parte hartu zuen performance honekin: Approximation–RezipientenbedürfniscomaUrUltraUseMaterialMiniMaxi.

Era berean, Paramoderne = Rokokkogobrot aurkeztu zuen Aarhus Art Museumen (Aarhus, Danimarka) eta Lombardi Bängli Basileako Kunsthalle Basel galerian, Suitzan.

Ars Viva saria jaso zuen; hots, Kulturkreis der deutschen Wirtschaft-ek artista gazteentzat urtero ematen duen saria.

00

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan Projects 71: John Bock erakusketa egin zen.

02

Documenta XI-n parte hartu zuen (Kassel, Alemania).

04

Eskulturako irakasle izendatu zuten Karlsruheko Arte Ederren Akademian, Alemania.

05

Veneziako Bienalaren 51. edizioan parte hartu zuen.

Haren obra erakunde garrantzitsuetan erakutsi zen; esate baterako, Parisko Georges Pompidou Zentroan.

06

MoMA PS1 espazioan obrak aurkeztu zituen (Long Island, Estatu Batuak).

Hugo Boss sarirako izendatu zuten.

07

Stapelung inauguratu zen MoMA PS1-en, Long Island, Estatu Batuak.

Haren lana Live/Work: Performance Into Drawing erakusketan erakutsi zen, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak antolatua.

08

Wunderkammer: A Century of Curiosities erakusketan sartu zuten, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan.

10

Curve-Vehicle incl. π- Man-(.) Londresko Barbican Art Galleryn egon zen ikusgai.

FischGrätenMelkStand Berlingo Temporäre Kunsthalle galerian egon zen ikusgai.

Sidneyko (Australia) Bienalaren 17. edizioan parte hartu zuen.

11

Haren obra batzuk erakusketa kolektibo hauetan sartu zituzten: Berlin 2000–2011: Playing among the Ruins, Tokioko Arte Garaikidearen Museoak antolatua; eta The Luminous Interval: The D. Daskalopoulos Collection, Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutakoa.

13

Bundeskunsthalle Bonn arte-zentroan Im Modder der Summenmutation atzera begirako erakusketa egin zen.

Kunstverein in Hamburg elkarteak (Hanburgo, Alemania) Der Pappenheimer bakarkako erakusketa inauguratu zuen.

Veneziako Bienalaren 55. edizioan parte hartu zuen.

15

UN-EX-SURROGAT bakarkako erakusketa inauguratu zen Stockholmeko  Kulturhuset zentroan.

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko Storylines: Contemporary Art erakusketa kolektiboan parte hartu zuen.

17

Haren obra bakarkako hainbat erakusketatan sartu zuten; tartean, The Contemporary Austin arte garaikideko museoarena (Austin, Estatu Batuak), La Panacée arte eta kultura zentroarena (Montpellier, Frantzia) eta Berlinische Galerie arte modernoaren museoarena (Berlin).

18

Bere obra Fondazione Pradan erakutsi zuen, Milanen, Italian.

19

Neuer Berliner Kunstverein zentroan (Berlin) Im AntliTZ des SchädelapparaTZ erakusketa egin zen.

Kunsthalle Mannheim museoak (Mannheim, Alemania) Focus Collection: John Bock. AuraAroma Ω-Beule inauguratu zuen.

20

Peer Gynt by Henrik Ibsen. A Main-Brain-Drain-Drama by John Bock and Lars Eidinger estreinatu zen Berlingo Schaubühne am Lehniner Platz antzokian.

22

Haren obra Alemaniako Berlin, Munich eta Bonn bezalako hiri garrantzitsuetako erakusketa kolektiboetan egon zen ikusgai.

24

My Last Will erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Luxembourg – Forum d’art contemporain Kasinoan eta Antikstübchen Nachwort, Villa Schöningen espazioan aurkeztutako erakusketan (Potsdam, Alemania).

25

Berlinische Galerie (Berlin) Arte Modernoaren museoan Psychonauten. John Bock und Heiner Franzen erakusketa ikus daiteke.

Partekatu

Artistaren lanak