Guggenheim
Christian Boltanski | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1944

Irailaren 6an jaio zen Parisen.

1958

Pinturan hasi zen, eskolatze arauturik eta arte-heziketa ofizialik gabeko haurtzaro baten ondoren. Lehenengo lanak gai historiko eta makabroen formatu figuratibo handiak dira.

1968

Pintura utzi zuen argazkigintzan lan egiteko, material-pieza txikiekin (adibidez, plastilina, objektu pertsonal eta posta-txartelekin), existentziari, denboraren iraganari, memoriari eta haurtzaroari berari buruzko hausnarketa egiteko. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, La vie impossible de Christian Boltanski deitua, Parisko Théâtre le Ranelagh-en.

1969

Bere lehenengo liburuak argitaratu zituen: Recherche et présentation de tout ce qui reste de mon enfance, 1944-1950 eta Reconstitution d’un accident qui ne m’est pas encore arrivé et où j’ai trouvé la mort, biak ere Galerie Givaudan-ek argitaratuak (Paris).

1970

ARC/Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en egon zen erakusgai (Paris).

1972

Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.

1973

Les inventaires erakustaldia egin zuen, hainbat tokitan ikusgai egondakoa: Staatliche Kunsthalle Baden-Baden (Baden-Baden), Israel Museum (Jerusalem), Museum of Modern Art (Oxford) eta, hurrengo urtean, Louisiana Museum for Moderne Kunst (Humlebaeken, Danimarka) eta Centre National d’Art Contemporainen (CNAC, Paris).

Irakurri gehiago