Urzay, Darío
Bilbo, 1958
19
58
Irailaren 13an jaio zen Bilbon.
77
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lortu zuen lizentzia 1982an. Bilboko Arte Eder Museoak antolatutako Certamen de Arte Vasco Navarron parte hartu zuen.
80
Beste artista batzuekin batera, Minimalismo y nueva figuración erakusketa antolatu zuen eta Gasteizko Caja Laboral-Euskadiko Kutxan jarri zen erakusgai.
81
Madrilgo Kultura Ministerioak beka bat eman zion. Arteder 81en parte hartu zuen.
82
Haren lana Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982 erakusketan sartu zen Madrilgo Museo Municipalen. Gasteizko III Bienal Plástica de Pintura y Escultura de Vitoria-Gasteizen pintura saria irabazi zuen. Eusko Jaurlaritzaren beka bat jaso zuen.
83
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan. Parisko Galerie Étienne de Causans-en jarri zituen lanak erakusgai. Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea 1983 lehiaketan lehen saria lortu zuen pintura sailean. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Arte Ederretako fakultatean hasi zen irakasle gisa. Lan horretan bost urtez jardun zuen.
84
Parisko Salon de Montrouge-n parte hartu zuen.
85
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren Erakusketa Aretoan (Donostia) antolatutako Pintura vasca contemporánea: 1910-1985 erakusketan parte hartu zuen.
88
Urte beterako Londresko Delfina Studios-en artista egoiliar gisa gonbidatu zuten. Bertan, bere lanean aldaketa garrantzitsua egin zuen, Gerhard Richter-en eraginaren ondorioz. Madrilgo Galería Gamarra y Garriguesen eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerian jarri zituzten haren lanak erakusgai. IV Internationale Triennale der Zeichnung-en (Nuremberg) parte hartu zuen. Lanak Arabako Arte Ederren Museoan (Gasteiz) eginiko Pintura española: la generación de los 80 erakusketan jarri ziren erakusgai eta ondoren, erakusketa Hego Amerikako hainbat hiritan izan zen.
89
Londresko Riverside Studios Gallery-n jarri zuen bere lana erakusgai eta berriz ere Madrilgo Galería Gamarra y Garriguesen. New Yorkera lekualdatu zen Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.
90
Valentziako Galería Bretónen erakutsi zituen lanak.
91
Bere lanak Santanderreko Galería Fernando Silión jarri zituen erakusgai. Haren lanak Bilboko Rekalde Aretoaren Euskal pintoreak formato handiaren aurrean, 1886-1991 eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eginiko Confrontaciones: arte último británico y español erakusketetan jarri zituzten erakusgai. Arte Sormenerako Banesto Beka lortu zuen.
92
Madrilgo Galería Gamarra y Garriguesen eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerian eta Galería Miguel Marcosen jarri zituzten haren lanak erakusgai. New Yorkeko Spanish Institute-n eginiko America Discovers Spain erakusketan parte hartu zuen.
93
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Pamela Auchincloss Galleryn. Bartzelonako Galería Fernando Alcolean ere jarri zituen bere lanak erakusgai. Pintura espainiarrari buruzko talde-erakusketa batean parte hartu zuen Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayon.
94
Bilbora itzuli zen. Iruñeko Galería Arteclion eta Zarauzko Photomuseumen Polaroid kamera batekin eginiko argazkiz osatutako Camerastrokes saileko lanak jarri zituen erakusgai.
95
Elba Benítez (Madril), Pamela Auchincloss (New York) eta In Situ (Aalst, Belgika) galerietan jarri zituen bere lanak erakusgai. Transatlántica: the America-Europa non representativa erakusketan parte hartu zuen Museo de Artes Visuales Alejandro Oteron (Caracas).
96
Helsinkiko Galerie Kaj Forsblom-en egin zuen erakusketa. Haren lana Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen inauguratutako Nuevas abstracciones erakusketan sartu zen eta ondoren, erakusketa Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) eta Kunsthalle Bielefeld-en (Bielefeld, Alemania) izan zen. New Yorkeko Lelong Gallery-n eginiko talde-erakusketa batean parte hartu zuen.
97
New Yorkera itzuli zen Fundación Marcelino Botínen beka batekin. Bilbao Bizkaia Kutxaren Erakusketa Aretoak (Bilbo) haren marrazkien inguruko erakusketa antolatu zuen. Arabako Arte Ederren Museoaren Amárica Aretoan (Gasteiz), Galería Elba Benítezen (Madril), Galería Sendan (Bartzelona) eta Museu d’Art Contemporani de Barcelonaren (MACBA) Descoberta de col•lecció erakusketan jarri zuen bere lana erakusgai. Haren lana Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen ikusgai.
98
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai. Gemeenschapscentrum De Markten-en (Brusela), Kaj Forsblom Gallery-n (Helsinki), Institute of Contemporary Arts-en (Londres) Surfacing, Contemporary Drawing erakusketan eta L.A. Louver Gallery-ren (Los Angeles, Kalifornia) Painting Language erakusketan jarri zituen bere lanak erakusgai.
99
Galerie Xippas-en (Paris), Espacio Caja de Burgosen (Burgos), Galería Sendan (Bartzelona) eta Centre de Cultura Contemporàniaren (Bartzelona) Cosmos: Del romanticismo a la vanguardia, 1801-2001 erakusketan izan ziren haren lanak erakusgai. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
00
Azken hiru urteetako lanak jarri zituen erakusgai Bilboko Rekalde Aretoan. Imágenes yuxtapuestas jarri zuen erakusgai Museo Municipal de Málagan eta Madrilgo Galería Elba Benítezen.
01
Gaur, hemen, orain erakusketan parte hartu zuen Bilboko Arte Eder Museoan. Valentziako Galería Visorren egin zuen erakusketa; berriz ere Parisko Galerie Xippas-en eta Segoviako Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicenteren Imágenes de la noche en el arte español: 1981-2001 erakusketan parte hartu zuen.
02
Haren lanak Atenasko Galeria Nazionalaren El siglo de Picasso: arte español del siglo XX erakusketan, Hamburger Bahnhof-Museum für Gegenwart-en (Berlin) Big Sur-Neue Spanische Kunst erakusketan eta Manege Erakusketa Aretoaren (Mosku) Arte en España, 1977-2002. Colección del Museo Patio Herreriano de Valladolid erakusketan jarri zituzten erakusgai.
03
Haren lanak Osloko Christian dam Galleries-en, Madrilgo Galería Distrito Cu4tron eta Madrilgo Galería Estiarten (paper gaineko lanak) egon ziren erakusgai.
04
Into the Frame erakusketa egin zuen Mallorcako Espai Quatre del Cassal Sollericen eta Monocromos, de Malevich al presente Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían. Bilboko Athletic Clubarentzat Europako partida ofizialetan erabiltzeko jantziak egin zituen eta Union of European Football Associations-en (UEFA) lehiaketan ofizialki onartua izan zen.
05
Arte Grafikoen Sari Nazionala jaso zuen Madrilen 2004an eginiko lanagatik. Second Beijing Biennale-n (Beijing) parte hartu zuen eta bigarren saria lortu zuen. Valentziako Galería Tomás Marchen egin zuen erakusketa.
06
Arte Grafikoen 2005 Sari Nazionala zela eta, Madrilgo Kalkografia Nazionalean egin zuen erakusketa. Bakarkako erakusketa ere egin zuen Logroñoko Sala Amós Salvadoren, eta Tejidos: Óseos, pictóricos, arquitectónicos erakusketa Museo de Teruelen eta Madrilgo La Casa Encendida-n izan zen.
07
Eusko Legebiltzarraren mandatuz, Mirador distante-tan cerca izenburua duen instalazio iraunkorra egin zuen. Museo Würth La Riojarako (Agoncillo) horma-irudia egin zuen. Guggenheim Bilbao Museoaren Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak eta Madrilgo Galería Estiartek antolatutako Pasaje 42º 35′ 27” N 2º 57′ 24” W erakusketetan parte hartu zuen.
08
Galleri Charlotte Lund-en (Stockholm) Goggel på jorden erakusketan parte hartu zuen.
09
Pasajes cruzados tailerra eman zuen Alacanteko Aula de Cultura Caja Mediterráneon (CAM).
10
Bi obrarekin parte hartu zuen Proyecto Tierra izeneko erakusketan, AlhóndigaBilbao kultur etxe berria inauguratu zenean. Haren obra El retorno de lo imaginario. Realismos entre XIX y XXI erakusketan egon zen ikusgai, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen.
11
Bakarkako erakusketa bat egin zuen, Phaistos, Pilar Serra galerian, Madrilen. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, Fiction and Reality: Spanish Art of the 21st Century in the Contemporary Art Collection of Museo Patio Herreriano erakusketan ikusi ahal izan zen, Moscow Museum of Modern Art-en, Moskun.
12
Azken lanak aurkeztu zituen Mallorcako Galería Maior-en, Pollença-n. Honako erakusketa hauetan parte hartu zuen: Juegos de lenguaje, Centro de Artes Visuales Fundación Helga de Alvear-en, Cáceres-en, eta Obra sobre papel Madrilgo Galería Pilar Serra-n.
Pollença-ko (Mallorca) Galleria Valentina Bonomo galeriak banakako erakusketa bat eskaini zion.
Haren obra Juegos de lenguaje. Una introducción al arte de nuestro tiempo erakusketa kolektiboan ikusi ahal izan zen (Centro de Artes Visuales Fundación Helga de Alvear, Cáceres).
13
Haren lana erakusketa hauetan jarri zen ikusgai: Valladolideko Patio Herreriano Museo de Arte Contemporáneo Español-eko Diálogos eta Guggenheim Bilbao Museoko Aukeraketak IV.
Herri-altxorra. Artium bilduma erakusketa kolektiboan hartu zuen parte (Artium – Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz).
Haren obra Diálogos. Colección DKV erakusketan sartu zen (Patio Herreriano Museoa, Valladolid).
14
Entre el suelo y la pared (Galería Juan Silió, Santander) eta Construyendo en las ruinas (Galería Pilar Serra, Madril) erakusketak inauguratu ziren.
Haren Frakzioa (Mikrobertsoa I) batean (1997) eta Frakzioa (Mikrobertsoa II) batean (1997) obrak Guggenheim Bilbao bildumaren aukeraketak IV erakusketan ikusi ahal izan ziren.
Haren obra Reproductivitat 1.2. Fotografía contemporánea española erakusketan ikusi ahal izan zen (EsBaluard, Palma Mallorcakoa).
Haren obra Azal zeharrargia – Iberdrolaren bildumako lanak erakusketa kolektiboan sartu zen (Iberdrola dorrea, Bilbo), eta, gero, Museo Patio Herreriano-ra (Valladolid) eraman zen. Era berean, El arte del coleccionista erakusketa kolektiboan ere egon zen haren obra ikusgai (udal-aretoak, Alacant).
Irudi fantastikoa erakusketa kolektiboan hartu zuen parte (kubo-kutxa Aretoa, Donostia).
16
Haren azken obrak En una fracción erakusketan egon ziren ikusgai (Galería Pilar Serra, Madril).
Universidad Internacional Menéndez Pelayo unibertsitateak (UIMP) En una fracción erakusketa antolatu zuen, ontziralekuko jauregitxoan (Santander).
18
Darío Urzay. Pinturas erakusketa inauguratu zen (Galería Juan Silió, Santander).
En una fracción (Frost Frames) erakusketak haren obrak hartu zituen Galería Maior galerian (Pollença, Mallorca).