Guggenheim
Jim Dine | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1935

Ekainaren 16an jaio zen Cincinnati-n (Ohio), James Lewis Dine izena zuela.

1951

Cincinnati-ko Art Academyren gau-eskoletara joan zen 1953 arte.

1953

University of Cincinnati unibertsitatearen College of Applied Arts-en eta Boston-eko Museum of Fine Arts-eko eskolan hasi zen.

1955

Bere matrikula Ohioko Unibertsitatera (Athens) aldatu zuen eta, bi urte ondoren, han graduatu zen Arte Ederretan. Bostongo Museum of Fine Arteseko eskolan ikasten jarraitu zuen aldi berean (Massachusetts).

1958

Patchogue-ra lekualdatu zen (Long Island) eta, gero, New York hirira.

1959

New Yorkeko Judson Gallery-ko erakusketa batean parte hartu zuen.

1960

Claes Oldenburg-ekin batera, Ray Gun erakusketa aurkeztu zuen Judson Gallery-n (New York) eta, bertan, bere lehenengo girolana sartzen da: The House. The Smiling Workman happeninga egin zuen Judson Gallery-n (New York); bertan ere lanak erakutsi zituen urte. New Yorkeko Reuben Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Museo bateko bere lehenengo erakustaldian parte hartu zuen: Andrew Dickson White Museum of Art-eko Young Americans erakustaldian (Ithaca, New York).

Irakurri gehiago