Retrato de Yayoi Kusama Cortesía de Ota Fine Arts, Victoria Miro y David Zwirner © YAYOI KUSAMA Foto: Yusuke Miyazaki

Kusama, Yayoi

Matsumoto, Nagano Prefektura, Japonia, 1929

Yayoi Kusama

19

29

Martxoaren 22an jaio zen, haziak landatzen aritzen zen familia kontserbadore batean, Matsumoton, Naganoko prefekturan (Japonia). Lore-sail handiez inguratuta hazi zen.

44

Bigarren Mundu Gerran, jausgailuen fabrika batean lan egin zuen beste ikaskide batzuekin batera. Fabrikan josten ikasi zuen, eta trebetasun horretaz baliatu zen gero bere lan artistikoan.

48

Kiotora joan zen, Shiritsu Bijutsu Kōgei Gakkō eskolan ikasteko asmoarekin; eskola horretan Kiotoko Arte Ederren Fakultatean sartzeko prestatzen zuten. Ikasketa artistikoen kontserbadurismoarekiko frustrazioak bere kabuz olioz margotzen ikastera bultzatu zuen.

53

Kusamaren inguruan, bakarkako bi erakusketa antolatu ziren Tokion.

55

Erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen AEBetan, International Watercolor Exhibition-en, New Yorkeko Brooklyn Museumek antolatutako 18. Bienalean.

57

Seattlera bidaiatu zuen formatu txikiko obra batzuekin. Dusanne galerian erakusketa egin ondoren, horietako batzuk saldu eta New Yorkera joatea erabaki zuen, nazioarteko abangoardiaren gunea izateagatik. Han, bere artea hobeto ulertuko zuen publikoa aurkitzea espero zuen.

59

Bakarkako lehen erakusketak egin ziren New Yorken eta Bostonen. Bietan, lehendabiziko aldiz erakutsi zituen beranduago Infinitu Sareak (Infinity Nets) bezala ezagutuko ziren eta kritikak goraipatuko zituen obrak.

60

Udo Kultermann komisarioak zenbait obra sartu zituen Monochrome Malerei erakusketa kolektiboan, Leverkusengo (Alemania) Städtisches Museum-en.

61

Bakarkako lehen erakusketa inauguratu zen Stephen Radich Gallery-n (New York), eta, bertan, Infinitu Sareak sartu ziren.

62

Lehen eskulturak sortu zituen altzariak egitura bigunekin estaliz, oihal beteaz eginda eta zuriz margotuta.

65

Richard Castellane Gallery-ko erakusketan, lehen ispilu gela aurkeztu zuen, Infinituaren ispilu-gela – Falo zelaia (Infinity Mirror Room – Phalli’s Field).

66

Veneziako Bienalean aire zabaleko lehen instalazioa aurkeztu zen, Nartziso lorategia (Narcissus Garden). Antolatzaileek baimendu gabeko ekintza hori eten egin zuten.

68

Happening-ak antolatzen ditu bere estudioan nahiz jendaurrean; gehienak gorputz biluzien gainean orbanak margotzea dira.

Kusama’s Self-obliteration filmak hainbat sari irabazi zituen Belgikako Zinema Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdiaren laugarren edizioan, Ann Arborreko Zinemaldian (Michigan) eta Maryland-eko Zinemaldiaren bigarren edizioan.

Kusama Fashion Company Ltdy sinadura ezarri eta bere diseinuak saltzen hasi zen Bloomingdale’s-en.

69

Hildakoak esnatzeko orgia handia ospatu zuen Moman (Museum of Modern Art bezala ere ezaguna) – Ohiko biluzien bilduma aurkeztuz [Grand Orgy to Awaken the Dead at Moma (Otherwise Known as the Museum of Modern Art)—Featuring Their Usual Display of Nudes]. Museoko segurtasun-zaindariek artista bota egin zuten.

70

Lehen aldiz Japoniara itzuli zen biluziekin happening gehiago egiteko asmoz, eta ez zuten esperotako arreta sortu.

72

Joseph Cornell hil zen, AEBetako lagunik onena. Handik urte eta erdira, Kamon aitaren galerari aurre egin behar izan zion.

75

Message of Death from Hades izan zen haren lehen erakusketa monografikoa, Japonian behin betiko kokatu ondoren. Batez re collagez osatuta dago.

Ondorengo urteetan, bakarkako erakusketa batzuk inauguratu ziren Japonian, eta              Kusama Ipar Amerikako artearen mundua kritikatzen hasiko da.

78

Lehen eleberria argitaratu zuen, Manhattan Suicide Addict (Suizidioarekiko mendekotasuna Manhattanen).

82

Kusamaren ibilbidean funtsezkoa izan zen urte hau; izan ere, Fuji Television Gallery ospetsua bera irudikatzen hasi zen, eta haren egoitzan bakarkako erakusketa bat egin zuen, aldizka erakusten jarraitzearekin batera. Aurreko artea balioztatzen hasi ziren, orain arte artistaren izen ona kaltetu zuena.

83

Lehen arrakasta handia lortu zuen Tokioko Video Gallery SCANen egindako happening baten ondorioz. Auto-obliterazioa (Self-Obliteration) telebistan eman zuten, eta urteko ekitaldi artistiko nabarmenetako bat izan zen.

Bigarren eleberria argitaratu zuen, The Hustler’s Grotto of Christopher Street (Christopher kaleko iruzurgilearen haitzuloa).  

85

Hirugarren eleberria argitaratu zuen, Sento Marukusu kyōkai enjō (San Markos elizako sutea).

87

Haren obraren lehen atzera begirakoa egin zen, Kitakyushuko Udal Arte Museoak antolatuta.

89

Nazioarteko lehen  atzera begirakoa inauguratu zen (Yayoi Kusama: A Retrospective),  Center for International Contemporary Arts-en (CICA), New Yorken.

93

Veneziako 45. Bienalean parte hartu zuen, oraingoan ofizialki. Kusama Japoniako pabiloian bakarkako erakusketa bat eskaini zitzaion lehen artista izan zen.

94

Japanese Art After 1945: A Scream Against the Sky erakusketan egon zen, gerraosteko arte japoniarra AEBetan ikusgai jarri zen lehen aldia. Ondoren, Yokohamako Arte Museora eraman zuten, eta 1995 urte artean, New Yorkeko Guggenheim Museum SoHo Museora eta San Frantziskoko  Museum de Modern Art-era.

98

Los Angeles County Museum of Art-ek eta Japan Art Foundation-ek, New Yorkeko Museum of Modern Art-ekin lankidetzan, Love Forever: Yayoi Kusama, 1958–1968 erakusketa antolatu zuten, Kusamak hirurogeiko hamarkadako mugimendu artistikoetara egindako ekarpenak aztertzen dituena. Erakusketa ikusgai egon zen urte berean bi museoetan eta Mineapoliseko Walker Art Center-en ere bai. Hurrengo urtean, ibilbideak Tokioko Arte Garaikidearen Museoan jarraitu zuen.

00

Le Consortium-ek (Dijon) antolatutako erakusketa ibiltari bat Europako bost egoitzatara eta Koreako bi egoitzatara iritsi zen. Erakusketan, Infinituaren ispilu-gela—Uraren gaineko ipurtargiak (Infinity Room—Fireflies on the Water) aurkitzen zen, Kusamaren lehen ispilu-gela XXI. mendean.

 

 

02

Sare infinitua. Yayoi Kusamaren autobiografia argitaratu zuen, bere ibilbidean zehar garatutako testuen laburpena.

Australiako Brisbanen egindako Asia Pacific Triennial of Contemporary Art-en laugarren edizioan, arte garaikidearen funtsezko figura gisa aurkeztu zuten. Banakako  erakusketa bat eskaini zioten, eta ispiluen gela berri bat sartu zuten, primizian, Ilargiaren azpiko arima (Soul under the Moon), baita Obliterazioaren gela (The Obliteration Room) izeneko instalazio interaktiboa ere.

03

Frantziako Arteen eta Letren Ordenako ofizial izendatu zuten.

04

Tokioko Arte Modernoaren Museo Nazionalak ordura arteko lanaren atzera begirako handiena antolatu zuen, Yayoi Kusama: Eternity-Modernity, eta honako Museo hauetara bidaiatu zuen: Kiotoko Arte Modernoaren Museoa, Hiroshimako Arte Garaikidearen Udal Museoa, Kumamotoko Arte Garaikidearen Museoa eta Matsumotoko Artearen Udal Museoa.

06

Praemium Imperiale saria eman zioten, urtero Japan Art Association-ek ematen duena.

08

Near Equal: Yayoi Kusama-I Adore Myself dokumentala estreinatu zen, Takako Matsumotok zuzendua; Kusama grabatu zuen Betiko maitasuna (Love Forever) obra-sortaren inguruan lan egiten zuen bitartean.

09

Pintura-sail berria egiten hasi zen, Nire betiereko arima (My Eternal Soul).

11

Transmigrazioa (Transmigration) sortu zuen, gaur arteko pinturarik handienetarikoa.

Yayoi Kusama atzera begirakoa egin zuten, Frances Morrisek, Londresko Tate Modern-eko nazioarteko bildumaren zuzendariak, komisariatuta. Erakusketa Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean inauguratu zen, Parisko Centre Pompidou-ra eraman zuten, eta 2012an Tate Modern-era iritsi zen. Urte horretan ibilbidea amaitu zuen New Yorkeko Whitney Museum of American Art Zentroan.

12

Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiako ohorezko kide atzerritar izendatu zuten.

13

Kusama mundu-mailako artista ezagunenetako bat bezala berretsi zen erakusketa ibiltari batzuen bitartez; hala nola, Obsesio infinitua, Argentina, Brasil, Mexiko eta Txilen; edo Yayoi Kusama: A Dream I Dreamed, Hego Koreako, Txinako eta Taiwango hainbat hiritan.

16

Kulturaren Ordena jaso zuen, Japoniako Familia Inperialak ematen duen ohorezko zibil handienetako bat.

17

Tokioko Shinjuku barrutian, Yayoi Kusama Museum inauguratu zen, Akira Tatehatak zuzendua. Lehen erakusketa Creation Is a Solitary Pursuit, Love Is What Brings You Closer to Art izan zen.

Infinity Mirrors-ek, Washington DCko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-ek antolatuak, Infinituaren ispilu-gelen panoramika eskaini zuen.

21

Kusamaren lanaren atzera begirako zabal bat egin zen lehen aldiz Alemanian, Gropius Bauk Berlinen antolatuta, eta, ondoren, Tel Aviv-eko Arte Museora eraman zuten.

Londresko Tate Modern-ek Yayoi Kusama: Infinity Mirror Rooms aurkeztu zuen.

22

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketa inauguratu zen, azaroan aurkeztua M+ Museoan, Hong Kongen, eta Guggenheim Bilbao Museoak 2023an hartuko zuena.

Bere obra Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte  erakusketan sartu zen. Erakusketa hori erakundearen 25. Urteurrena ospatzeko antolatu zuten, eta Museoaren funtsetako obrek osatzen dute.

Partekatu