© AM Hepworth Wakefield 2018
McCall, Anthony
St. Paul’s Cray, Ingalaterra, 1946

19
46
St. Paul’s Crayn jaio zen, Ingalaterran.
64
Artearen Historia, Argazkigintza eta Diseinu Grafikoa ikasi zituen Bromleyko Ravensbourne College of Art and Design-en (Erresuma Batua).
71
Lehen pieza zinematografikoa sortu zuen, Fases (Stages). Londresen zuen estudioan performanceak eginez, Suzko gertaera (Fire Event) obra-multzoari hasiera eman zion.
72
Suarentzako paisaia (Landscape for Fire) performance sorta egiten hasi zen, eta Erresuma Batuko hainbat tokitan egin ziren; esate baterako, Londresen, Oxforden, North Wealden eta Readingen. Londresko erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen.
73
New Yorkera joan zen bizitzera. Data horretatik aurrera Argi solidoko lanak (Solid Light Works) sailean lan egin zuen, eta lehen piezetako bat sortu zuen: Kono bat deskribatzen duen lerroa (Line Describing a Cono) izenekoa.
75
Londresko Serpentine Galleryk bakarkako erakusketa inauguratu zuen: Anthony McCall. Four Projected Movements. Artistak Parisko IX. Biurtekoan parte hartu zuen. Haren obrak erakusketa kolektiboetan sartu ziren, Erresuma Batuan, Suedian eta AEBetan.
76
Parisko Musée Nationale d’Art Modernek monografiko bat eskaini zion. New Yorkeko MoMA – Museum of Modern Artek bere piezak erakutsi zituen Cineprobe, Season of independent filmmakers bederatzigarren zikloaren barnean. Artistak Veneziako 37. Biurtekoan parte hartu zuen.
77
Documenta 6an parte hartu zuen, Kasselen. Haren lanak erakusketa kolektiboetan egon ziren ikusgai, besteak beste, Alemanian, Belgikan eta Kalifornian.
78
Haren lana Veneziako 38. Biurtekoan erakutsi zuten.
79
Sigmund Freud’s Dora filma sortu zuen Claire Pajaczkowska, Andrew Tyndall eta Jane Weinstock-ekin lankidetzan, eta, ondoren, ekoizpen artistikoa bertan behera utzi zuen.
95
Haren obra L’Art et la Vie 1952 – 1994 erakusketa kolektiboan sartu zen, Parisko Centre Georges Pompidoun eginikoan.
01
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek haren lana erakusketa honetan sartu zuen: Into the Light: the Projected Image in American Art, 1964–1977.
03
Hogei urtetik gorako etenaldiaren ondoren, berriro lanari ekin eta Argi solidoa (Solid Light) serieko lehen lan berria sortu zuen, orain Atzera eginez (Doubling Back) izeneko proiekzio digitalarekin.
04
Arnasa (Breath) seriea egiten hasi zen, bere lana bertikaltasunerantz aldatu zuena. Tate Britainek Long Film for Four Projectors erakusketa eskaini zion, eta Pompideu zentroak Anthony McCall: Films de Lumière Solide aurkeztu zuen. Atzera eginez pieza Whitney Museum of American Art-en Biurtekoan erakutsi zuten.
06
Arte Kritikarien Nazioarteko Elkartearen (AICA) Special Exhibition 2006 Award jaso zuen.
07
Londresko Serpentine Galleryk bakarkako erakusketa eskaini zion. Artistak, besteak beste, Suitzan, Irlandan, Austrian, Alemanian eta AEBetan egindako erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen.
08
John Simon Guggenheim Memorial Foundationen beka bat jaso zuen. Haren piezak AEBetan, Frantzian eta Alemanian egindako erakusketa kolektiboetan erakutsi ziren.
09
Stockholmeko Moderna Museetek Nu/Now: Anthony McCall monografikoa inauguratu zuen; Milango Hangar Bicoccak Anthony McCall: Breath [The Vertical Works] aurkeztu zuen; eta Pompidou-Metzek Anthony McCall: Line Describing a Cone erakusketa eskaini zion.
10
1973an sortutako Lerroa kono bat deskribatuz piezaren bertsio digital berria egin zuen; hots, Lerroa kono bat deskribatuz 2.0.
12
Anthony McCall: Early Performance Films bakarkako erakusketa inauguratu zen Berlingo Sprüth Magers-en. Londresko Tate Modernek Anthony McCall: The Complete Cone Films antolatu zuen. Haren obrak Suitzan, Frantzian, AEBetan, Brasilen eta Austrian aurkeztutako erakusketetan ikusgai egon ziren.
15
Luganoko LAC Museo Cantonale D’Arten Anthony McCall: Solid Light Works erakusketa egin zen. Museum of Old and New Artek (MONA) Anthony McCall: Light Works erakusketa egin zuen Tasmanian egindako Dark MoFo Festival jaialdian. Haren lana Alemaniako Unnako Center for International Light Art-en ere erakutsi zen ¡DARK! erakusketa kolektiboan.
16
Estatu Batuetako Arteen eta Letren Akademiak Arts and Letters Award eman zion Artearen kategorian. Haren obrak, besteak beste, erakusketa kolektibo hauetan sartu ziren: Dreamlands: Immersive Cinema and Art, 1905–2016, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en aurkeztua; eta About Time: Photography in a Moment of Change, San Frantziskoko SFMOMAn.
17
Pause: Anthony McCall erakusketa monografikoa inauguratu zen Berlingo KW Institute for Contemporary Art-en. Haren obretako batzuk, besteak beste, Frantzian, Australian eta Alemanian egindako erakusketa batzuetan ikusgai egon ziren.
18
Haren lana herrialde hauetako erakusketa kolektiboetan erakutsi zuten: Alemania, Frantzia, Arabiar Emirerriak, Belgika eta Zeelanda Berria.
19
El Denver Art Museumk (Denver, Colorado) Eyes On: Anthony McCall erakusketa eskaini zion.
22
Haren lana Alemanian, Portugalen eta Frantzian egindako erakusketa kolektiboetan erakutsi zuten.
24
New Yorkeko National Academy of Design-ek akademiko izendatu zuen. Lisboako Arte, Arkitektura eta Teknologiako MAAT Museuk Anthony McCall: Rooms erakusketa inauguratu zuen; Londresko Tate Modernek Anthony McCall: Solid Light aurkeztu zuen; eta Guggenheim Bilbao Museoak Anthony McCall: Segundo-frakzioa erakusketa eskaini zion. Haren pieza batzuk, besteak beste, Korean eta Frantzian egindako erakusketa kolektiboetan erakutsi zituzten.