Vinca Kruk y Daniel van der Velden
Metahaven
Daniel van der Velden (1971) eta Vinca Kruk (1980)

20
07
Metahaven diseinu-estudioa Amsterdamen sortu zuten Daniel van der Velden (1971) eta Vinca Krukek (1980).
Daniel van der Velden eta Vinca Krukek Rotterdameko Willem de Kooning Academyn egin zituzten ikasketak, eta diseinu grafikoan lizentziatu ziren 1996an eta 2003an, hurrenez hurren. Kruk Maastrichteko Design Department de la Jan van Eyck Academie-n aritu zen lanean ikertzaile gisa, 2005. urte arte; gainera, erakunde berean ikerketako aholkularia izan zen 2006 eta 2007 urte artean. Van der Veldenek 1998an eskuratu zuen Jan van Eyck Academie-ko master titulua, eta bertan ikerketa-aholkulari gisa ere lan egin zuen 2004. urtetik aurrera.
Metahaven estudioa Sealand Identity Project proiektuarekin hasi zen lanean, Van der Veldenek aurretik hasita zuena. Lana erakusketa kolektibo batean erakutsi zuten Londresko Architectural Association School of Architecture-n.
08
Affiche Frontière aurkeztu zuten Bordeleko CAPC Musée d’Art Contemporain Museorako. Proiektua hamar kartelek osatzen dute, eta hiriko saihesbidean dauden publizitate-espaziorako diseinatutako hiri-altzarietan jarrita daude, erdigunearen eta kanpoaldearen artean muga bat sortuz.
09
Künstlerhaus Stuttgart-ek Stadtstaat. Szenario für das Verbinden von Städten monografikoa antolatu zuen.
10
Metahaven estudioak bere lehen liburua argitaratu zuen, Uncorporate Identity, diseinua, geopolitika, arkitektura eta markaren eraikuntza bezalako gaiak jorratzen dituena. Murtizako Manifesta 8 ekimenean parte hartu zuen, eskualdean landatzen diren frutetan jartzen diren pegatinak diseinatuz erakusketan zehar. Bertan, fruta horiek ekoizten diren lurraldeen egoera geopolitikoa aztertzen da, eta, era horretan, harridura eta espekulaziorako elementua gehitzen zaio.
11
Gwangiu-ko (Korea) Diseinu Biurtekoak Metahavenek WikiLeaks-entzat aurretik egindako lanaren zati bat erakutsi zuen. Obra Graphic Design: Now In Production erakusketa kolektiboan hautatu zuten, Minneapolisko (AEB) Walker Art Center-en.
12
Metahaven finalista izan zen Holandako Diseinu Sarietan.
13
Bi erakusketa hauek inauguratu ziren: Metahaven: Islands in the Cloud, New Yorkeko MoMA PS1-en eta Black Transparency, Maastrichteko Bureau Europan. Metahavenek Can Jokes Bring Down Governments? Memes, Design and Politics liburua argitaratu zuen format elektronikoan. Icon aldizkariko Cobra Art Prize eta Design Studio of the Year jaso zituen.
14
Berlingo Future Gallery-k Black Transparency erakusketa eskaini zion. Obra Macht der Machtlosen erakusketa kolektiboan sartu zuten, Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-en egiten den erakusketan (Alemania).
15
The Sprawl: Propaganda about Propaganda filma San Frantziskoko (AEB) Yerba Buena Center for the Arts-en proiektatu zuten. Metahavenek Black Transparency: The Right to Know in the Age of Mass Surveillance saiakera argitaratu zuen.
16
Metahavenen obra Amsterdamgo Stedelijk Museumek antolatutako Dream out Loud. Designing for Tomorrow’s Demand erakusketan sartu zen.
18
Amsterdamgo Stedelijk Museum-ek Metahaven: EARTH atzera begirakoa egin zuen. Aldi berean, Metahaven: VERSION HISTORY erakusketa inauguratu zen Londresko Institute of Contemporary Arts-en. Bi gertaerekin lotuta, PSYOP: An Anthology monografía argitaratu zen.
21
Chaos Theory filma aurkeztu zuten Kunsthalle Krems-en, Austriako Krems An Der Donau-n.
23
Metahaven: Holding the Storm erakusketa inauguratu zen Tokioko Asakusa Galerian.
24
Guggenheim Bilbao Museoak Metahaven: Kaosaren teoria erakusketa eskaini zion.