
Robert Motherwell
Aberdeen, Washington, 1915 | Provincetown, Massachusetts, 1991
Urtarrilaren 24an jaio zen Aberdeen-en (Washington).
Hamaika urterekin, Otis Art Institute-ren (Los Angeles) beka bat eskuratu zuen.
Denbora laburrez, California School of Fine Arts-en (San Francisco) ikasi zuen. Stanford University-n (Palo Alto, Kalifornia) hasi zen eta, bertan, filosofia eta literatura moderno frantsesa ikasi zuen; bost urte geroago lizentziatu zen.
André Malraux-i Espainiako Gerra Zibilari buruz hizketan entzun zion San Franciscon antolatutako konbentzio handi batean. Filosofia-ikasketak jarraitu zituen Harvard Unibertsitatean (Cambridge) eta, bertan, hurrengo urtean graduatu zen.
Europara bidaia luze bat egin zuen. Udan Grenobleko Unibertsitatean (Grenoble) ikasi ondoren, estudio bat alokatu zuen Parisen.
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Raymond Duncan galerian (Paris). Ikasketa tartekatuak egin zituen Parisko Academie Julian-en.
New Yorkera joan zen bizitzera. Columbiako Unibertsitatean hasi zen eta, bertan, Artearen Historia ikasi zuen Meyer Schapiro-rekin.