
Txomin Badiola
Bilbo, 1957
Martxoaren 10ean jaio zen Bilbon.
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lizentziatu zen 1982an.
Bilboko IV. Pintura Bienala azokan erakusteko hautatu zuten.
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Aretoan.
Galeria pribatu batean egin zuen lehen erakusketa: Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Bartzelonako Sala Metrònomen eta Iruñeko Galería Ciudadelan ere erakutsi zituen bere lanak. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederretako eskolak ematen hasi zen. Lan horretan jardun zuen 1988 arte. Madrilgo Kultura Ministerioak Beka bat eman zion.
EAE Euskal Artisten Elkartea sortu zuen hauekin batera: Jose Ramon Morquillas, Fernando eta Vicente Roscubas, Jose Chavete, Txupi Sanz eta Iñaki de la Fuente, eta irakasle eta kritikari Xabier Saenz de Gorbea. Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion.
Bilboko Windsor Kulturgintzan erakutsi zituen lanak. Gure Artea 84 lehiaketan accesita lortu zuen.