Argazkia: Yves Klein in front of his work "Grande Anthropophagie bleue - Hommage à Tennessee Williams" (ANT 76) at the Galerie Rive Droite, 1960 © The Estate of Yves Klein c/o ADAGP Paris, 2019 /Vegap Madrid, 2019 © Photo : Pierre Descargues

Klein, Yves

Niza, 1928 | Paris, 1962

Yves Klein | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

28

Apirilaren 28an jaio zen Nizan, Fred Klein eta Marie Raymond artisten seme.

47

Judoa egiten hasi zen eta, ikastaro horretan, Claude Pascal eta Armand Fernández («Arman») ezagutu zituen. Bere lehenengo musika-konposizio abstraktua egin zuen: Symphonie Monoton-Silence, eta horretan jarraitu zuen lanean urtetan.

49

Kolore bakarreko bere lehenengo margolanak egin zituen.

51

Ur- eta su-iturrien ideia bururatu zitzaion.

52

École Nationale des Langues Orientales-en japoniera ikasi zuen (Paris) eta Japoniara bidaiatu zuen judo eta zen filosofia ikasten jarraitzeko.

54

Madrilera bidaiatu zuen Espainiako Judo Federazioko zuzendari moduan eta, haren lokaletan, bere kolore bakarreko margolanak aurkeztu zituen. Bere kolorebakarrei buruzko bi edizio argitaratu zituen, horietako bat «Haguenault» ezizenez sinatuta.

55

Parisen finkatu zen behin betiko. Yves : Peintures bere lehenengo erakusketa publikoa egin zuen Club des Solitaires Parisko Éditions Lacoste argitaletxearen areto pribatuetan. Parisko Salon des Réalités Nouvelles-ek Expression de l’univers de la couleur mine oranges lana errefusatu zuen.

56

Colette Allendy galeriak Yves, proposition monochromes erakusketa hartu zuen bere baitan.

57

Bere «aldi urdina»ri ekin zion. Bere lehenengo urdin kolore bakarreko erakusketa egin zuen: Proposte monocrome, epoca blu, Milango Galleria Apollinairen. Galerie Iris Clert-en eta Galerie Colette Allendy-n erakutsi zituen lanak, biak ere Parisen. Galerie Iris Clert inauguratzeko, Kleinek bere Sculpture aérostatique erakutsi zuen Pariserako zerura kolore urdineko 1.001 puxika askatuz.

58

Alemaniako Gelsenkirchen-eko Opera Antzokiaren atondoa apaintzeko mandatua jaso zuen. Le vide bere erakustaldi ospetsua egin zen Galerie Iris Clerten. Modelo biluziak erabiltzen hasi zen «pintzel bizidun» moduan bere Antropométries sailean.

59

Erakusketa berri bat Galerie Iris Clert-en. Le dépassement de la problématique de l’art argitaratu zuen.

60

«Aldi urdin»eko Antropométries aurkeztu zuen Parisko Galerie Internationale d’Art Contemporain-en. Städtisches Museum Schloß Morsbroick-en (Leverkusen, Alemania) eta Galerie Rive Droit- en (Paris) ere egon zen erakusgai. Bere lehenengo Cosmogonies sortu zuen. I.K.B. kolorea patentatu zuen (Klein International Urdina) eta International Klein Bureau sortu zuen. Pierre Restany arte-kritikariarekin batera, Nouveau Réalisme mugimendua sortu zuen. Harry Shunk-ekin batera, Sauté dans le vide egin zuen Gentil Bernard kaleko horma batetik. Argazki-dokumental baten tankeraz aurkeztua, bertan, Kleinek hutsera jauzi egiten du kale horretako bigarren solairutik. Festival d’Art d’Avant-gardeko bigarren edizioan parte hartu zuen.

61

Fire Fountain lanaren zirriborroak sortu zituen. Krefeld-eko Museum Haus Lang-ek (Alemania) bere obraren atzera begirako erakusketa bat egin zuen. Bakarkako erakusketa bat egin zuen lehenengo aldiz AEBn New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n. Los Angeleseko Virginia Dwan Gallery-n eta Milango Gallerie Apollinairen ere erakutsi zituen lanak. Manifesto del Hotel Chelsea sortu zuen.

62

Performance bat egin zuen Ville de Parisko Musée d’Art Modernen (Paris). Musée d’Arts Decoratifs-eko Antagonismes : L’objet erakusketan parte hartu zuen (Paris). Bi bihotzekok jo zuten maiatzean. Ekainaren 6an, hirugarren bihotzeko batek jota hil zen.

Partekatu