206 Aretoa
Barbara Krugerren lengoaia plastiko ikonikoak 1960ko hamarkadaren amaieran du jatorria: artistak bere ibilbidearen hasieran aldizkari-diseinatzaile gisa egindako lanean, hain zuzen ere, hark eman baitzion konposizioa eta pertsuasio bisuala menderatzeko aukera. Sans-serif motako letra-tipo lodiak erabiliz —hala nola Futura eta Helvetica—, testuen eta irudien zuri-beltzeko collageak sortzen hasi zen Kruger, haietan ezin hobeki uztarturik zehaztasun grafikoa eta kontzeptuaren indarra. Hastapenetako konposizio haiek dira gerora sorturiko eskala handiko instalazioen abiapuntua. Hasiera-hasieratik, mezu gisa ez ezik, material gisa ere baliatu du Krugerrek hizkuntza: grafikoa, xaxatzailea eta iruditik bereizezina.