Amatasuna

“[Haurdunaldia] ez da interesatzen zaidana; bizitzako gertakari soil bat da. Bizitzan garrantzi handia duen parte bat da, baina ez zaio jaramonik egin. Nire iritziz, gai gisa, zilegi da zeharo, eta jendeak, apaltasun faltsuak edo epeltasunak bultzatuta, ez du inoiz erakutsi”
Alice Neel: Patricia Hills, Alice Neel, 1983

Bere ibilbidean zehar, Neelek lehen planoan jarri zuen amatasuna. Hala, etapa desberdinetan irudikatu zituen amak, erditu aurretik zein ondoren, eta horiexek dira bere obra erradikalenetakoak. Kultura herrikoian eta arte ederretan amatasunaren inguruan erruz agertzen diren klixe fantasiatsuak ez bezala, Neelen amak zintzoak eta zehatzak dira. Bere pinturek eta marrazkiek enpatiaz islatzen dute erditzearen eta seme-alabak haztearen erronka. Neelek ondo ezagutzen zituen amatasunak berekin dakartzan presio fisikoak eta psikologikoak, batez ere, berak bezala, anbizio profesionalak zituzten amentzat. Emakume haurdunez egin zituen biluziek ez dute aurrekaririk artearen historian, eta bereziki nabarmenak dira mota horretako ikonografia jendaurrean erakustea saihesten zuen gizarte batean.