Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

GIRO ESPAZIALAK

Espazialismoaren lehen deklarazioa, Manifiesto Blanco delakoa, Buenos Airesen idatzi zen 1946an, eta Fontana izan zen haren egileetako bat. Fisikaren azken aurkikuntzak zirela-eta, erlatibitatetik mekanika kuantikoraino, manifestuak teknologia berriak erabili eta artelana laugarren dimentsiora zabal zedin sustatzen zuen. Hiru urte geroago, jada Milanen zegoela, Fontana bere Giro espazialak egiten hasi zen, espazioarekin eta argiarekin esperimentatuz. Horretarako, neoizko hodia baliatu zuen, instalazio-artean beranduago egin zituen garapenetan abiapuntu izan zuen elementua, hain zuzen ere. Diziplina anitz batzen zituen praktikarekin, Fontanak esperientzia artistikoaren nozioa zabaldu zuen, ikuslea inguratzen duen espazioan txertatzeko artelana.