Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Animaliak

Cebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlín 2017 |

2016ko udazkenetik, Berlingo Leibniz Institute for Zoo and Wildlife Research erakundean berez hildako animalien gorpuekin natura hilak konposatzen ditu Thomas Struth-ek. Zehaztasun eta sentsibilitatez betetako irudiotan Struth-ek argazkilaritzarekiko duen ikuspuntu piktorikoa modu berri eta harrigarrian uzten dute agerian. Izan ere, hainbat aurrekaritan oinarritzen dira, besteak beste, Struth-ek duela gutxi medikuntzaren testu inguruan egin dituen argazkietan eta memento mori delakoaren historian.Hilkortasun lurtarra duten izakiak aurkezteko moduagatik, Struth-ek bizitzaren duintasunari berari, geurea dugun humanismoaren tradizioari eta eboluzioarekin lotutako gaiei heltzen die. “Saiatu naiz animaliak modu duin eta ederrean irudikatzen. Amore ematearen ideia interesatzen zait: nekez eraiki duzun zirkua, antzerkia, bertan behera geratzen da. Irudi hauek zapladen modukoak izan beharko lirateke, heriotza hor dela oroitarazteko deia”.