BAKELEKU

Gasteizko Miguel de Cervantes ikastetxeko 5. mailako 20 ikasle

Irakaslea: Josune Mendia
Artista: Nerea Lekuona
Arloa: Gizarte Zientziak
Lotura duen arloa: Hizkuntza eta Literatura
Hizkuntza: euskara

Programa honen xedea ikasgelan errespetua eta inklusioa sustatzea izan da, jatorri ezberdinetako kidez osatutako taldearen kultura-aniztasunetik ikasiz. Helburua espazio bat sortzea zen, non ikasleak seguru senti zitezkeen beren emozioak erakusteko beldurrik gabe. Horrela, komunikazioa eta sentimenduen adierazpena indartuz talde-sena sustatzen zuten zenbait proposamen bultzatu ziren.

Lehenik, hainbat mapa “mutu” jaso zituzten ikasleek, bakoitzak bere familiaren jatorrizko herrialdeko informazioarekin osa zezan. Beste egun batean, jatorrizko herrialde bakoitzeko jantzi tipiko batekin jantzita (txilaba, saria, hiyaba...) edo eurentzat identifikazio-ikur den kultura horretako objekturen batekin etorri ziren, eta autorretratu- argazkiak atera zituzten elementu horiekin.

Ukrainako gerra eta haren ondorioz lekualdatutako milaka pertsonak ikusita, haientzako “etxe berri” bat sortzeari ekin zioten, guztiak, eta bereziki haurrak, seguru sentitu ahal izateko. Gatazkez hitz egin zuten, baita hizkuntzaren eta komunikazioaren garrantziaz ere. Lehenik, zirriborro bat marraztu zuten eta, ondoren, maketak egin zituzten eskala handiko instalazio bat eratzeko, beren etxeak atzean uztera behartutako haurrentzako leku seguru bat izan zedin.

Hitzak, formak eta irudiak ere bilatu zituzten segurtasuna ematen laguntzeko, eta eraikuntzan txertatu zituzten. Xuxurla lagunak soinu-piezak ikasgela osoaren ahotsak biltzen ditu hainbat hizkuntzatan kemena eta indarra emanez. Gainera, instalazioarekin batera ongietorri-liburu handi bat dago, munduko beste gatazka batzuei buruz egindako ikerketaren datuak biltzen dituena.

PROIEKTUEN BILATZAILEA