Berlin proiektua

Proyecto Berlín

1997an, Thoms Struth-ek bideolan bat egin zuen Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan. Horretarako, bakoitzak bere aldetik eszena independenteak grabatu zituen munduko hainbat tokitan eta gero muntaketa bakarrean batu zituzten. Irudiak kamera finkoz grabatu zirenetik, aglomerazio handiak agertzen diren sekuentzietan gizabanakoa ia ikusezin egiten da edo unez batez baino ez da antzematen. Lan lau proiekzioz osatuta dago: bertan, hainbat esparru kulturaleko eguneroko eszenak agertzen dira, jatorrizko soinuarekin, eta agerian jartzen dituzte hiri handiko eguneroko gertaerak, presak, aglomerazioak eta ustekabeko topaketak. Lanean, artistek agerian uzten dute ―turismo masiboaren garai honetan― toki exotikoetara iristeko erraztasunak eta bidaiak orokorrean berekin dakartzaten opor giroko irudi pila, eta horrek gertaera sozial gisa duen garrantzia. Proiektuaren hasierako asmoa zen grabatutako eszenak Berlinen aurkeztea eta pantaila handietan proiektatzea, espazio publikoetan publizitate helburuz egin ohi den moduan, tokiko oinezkoak munduko beste toki batzuetakoekin erkatuz, baina, arrazoi teknikoak zirela, azkenean ezin izan zuten gauzatu.