Boisgeloupeko damak

1930ean, Picassok Château de Boisgeloup erosi zuen, eta hango ukuiluetako bat lantegi bihurturik, bere eskultura-lana egiteko espazio zabal bat izatea lortu zuen lehen aldiz. Igeltsua izan zuen bere material kuttunena, eta Marie-Thérèse Walter gaztearen fisonomia izan zuen garai hartan egindako obra askoren inspirazio-iturri nagusia. Areto honetan, Marie-Thérèseren bustoaren hiru bariazio ditugu ikusgai, lehenengoz 1931n sortuak. Horietako biren lehen bertsioa igeltsuzkoa izan bazen ere (1931), hemen ikusgai ditugun piezak zementuzko bertsioak dira, 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketan Espainiako Pabiloian aurkeztuak.