CODA

203 ARETOA

Gu Dexin bere belaunaldiaren kontzientzia da. Haren hogeita hamabost paneleko frisoak hamaika esaldi dauzka, kartel ofizialen eta kanpaina politikoen karaktere mota eta kolore gorrimin tipikoetan idatziak. Testuak honako hau errepikatzen du:

Jendea hil dugu gizonak hil ditugu emakumeak hil ditugu zaharrak hil ditugu haurrak hil ditugu jendea jan dugu bihotzak jan ditugu giza burmuinak jan ditugu jendea jo dugu jendea kolpeka itsutu dugu jendea aurpegian jo dugu aurpegia txikitu arte

Esaldi horiek, nahasiak baina txinatarren begiarentzat errepikapenean ezagutzeko modukoak, Lu Xun idazle modernoaren maisulana gogorarazten dute, Ero baten egunkaria (1918), zeinean protagonista pixkana-pixkana konturatzen baita kanibalez inguratua dagoela. Kolektibotasuna gizabanakoaren gainetik jartzen duen kultura baten kritika lauso bat zen istorioa. Esaldien subjektuak, gu zehazgabe batek, ezin pentsatuzko ekintza horien guztien erantzukina hartzen duelarik, lanak ikuslea inplikatzen du gizarte-ordenaren azpian dagoen bortizkeria sozialean. Gu horrekin, “guztiok, gutako bakoitza” esan nahi du artistak.