Mundua eskuetan

Artista: Manu Muniateguiandikoetxea
Técnica: Pintura, argazkilaritza eta eskultura
Ikastetxea:Lezo
Maila: 2
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea:  Mª Jose Ascunce

Helburua:

Nortasunaren eta identitatearen garapena sendotzea.

Materialak:

kartoi korrugatuak, tenpera, brotxak, argazki-kamerak, paperezko farolak eta kamisetak.

Proiektua:

  1. Ikasle bakoitzak kamiseta bat egin behar du esprai margoa erabiliz. Kamiseta jantzi ondoren, talde bilakatzen dira; haiek artista eta protagonista dituen lantaldea izango dira.
  2. Zirkulua, esfera-forma, munduaren sinbolo eta proiektuaren abiapuntutzat jo
  3. Esfera-formako paperezko faroletan adierazi behar dute ikasleek munduko errealitate desberdinak: kulturak eta identitateak, geografiak eta paisaiak edo ekonomiak.
  4. 4 metroko zirkulu bat sortu eta kartoi errektangularrak gainjarri, soberan geratzen diren ertzak moztuz eta zirkulu-forma emanez.
  5. Kartoi gainean koloreekin orbanak, lerroak eta forma abstraktuak margotu.
  6. Eremu piktorikoa partekatzeak, negoziatzea, partekatzea eta hurkoa errespetatzea adierazten du. Taldean lan eginez, norberak bere ekarpena egiten du.
  7. Behin lehortuta, ikasleak biribilean etzan behar dira kolore anitzeko kartoi erraldoiaren gainean, munduko haur guztiak irudikatuz.
  8. Ikasle bakoitzaren argazkia egin da albotik; bakoitzak bere gorputza erantsi behar dio argazkia osatze aldera
  9. 9. Kartoizko horma-irudiaren gainean farolak eta autorretratuak itsasten dira.