BESTE NONBAIT: BIDAIAK TARTEKO LURRALDEAN ZEHAR

207 ETA 209 ARETOAK

Txina barnean gertatu zen arte garaikidearen historiarekin batera, beste historia paralelo bat garatu zen, atzerrian bizi eta beren obrak atzerrian aurkezten zituzten artista txinatarren historia.

1990ko hamarkadan eta 2000koaren hasieran, arte garaikideko bienalek eta nazioarteko erakusketek identitateaz, diasporaz eta globalizazioaz eta antzeko gaiez mintzatzen ziren kontakizunak plazaratu zituzten.

Erakusketa haietan artista txinatarren obrak nabarmentzen ziren sarritan. Egile haietako batzuk beren lana aurkezten zen modu berriak ulertzera heldu ziren, ondo jakinik zer espero zezakeen sistemak berengandik, eta nola iraul zezaketen hura artearen bidez. Cai Guo-Qiang, Chen Zhen, Shen Yuan eta Yang Jiechang-ek estetika eta filosofia tradizional txinatarrak berreskuratu zituzten, baita esanahi kultural handiko teknikak ere, besteak beste bolbora eta tinta, Mendebalde modernoaren gaitzak indargabe zitzakeen errealitate alternatibo baten xaman gisa agertzeko. Chen-ek “transesperientzia” deitu zionari heldu zioten —errealitate, sistema kultural eta denboratasun askoren artean bizitzean zetzan—, eta forma fantastiko bat ematen saiatu ziren kontrolik gabeko egoera hari.

Laurogeita hamarren erdialdean, mundu artistiko global berri baten kultura--aniztasunaren eskariari zerbitzatzeko haien obra erabitzen zen moduetara eraman zuten beste artista batzuek beren begirada kritikoa, baita nazioarteko erakusketek eskaintzen zizkieten aukeren mendekoak zirelarik ere, Txinan ez baitzegoen museo eta galerien sistema ondo garatu bat. Yan Lei-k eta Zhou Tiehai-k, besteak beste, umorea eta satira baliatuz, auzi horrek eragiten zien larritasuna azaldu zuten atzerriko komisarioek eta kritikariek txinatar arte-munduan eragiten ari ziren eragin distortsionatzailea plazaratzeko.

Era berean, gero eta garrantzitsuagoak hasi ziren gertatzen mundu errealeko gertaerak, gero eta gehiago eragiten baitzioten Txinari. 2001ean, espioi-hegazkin estatubatuar batek, “The Bat” deitua [Saguzarra], larrialdi-lurreratze bat egin behar izan zuen Hainan-en. Huang Yong Ping-en Saguzar proiektua izenekoak arteak milurtekoaren aldaketako errealitate geopolitikoen sarea nola esploratu zuen aztertu zuen.