Eskulturak eta gehiago
Helburua:
Artearen eta bere ingurunearen arteko harremana aztertzea.
Materialak:
Papera, arkatza, tenperak, pintzelak, zurezko piezak, testuradun paperak, kartoi meheak.
Proiektua:
- Ikasleek paisaian topatzen dituzten koloreak aztertu zituzten.
- Bakoitzak ikusitako kolorearen mailaketa margotu zuen: zeruan, lurrean, zelaietan edo mendietan.
- Gero, pintura hiru dimentsioko pieza bihurtu zuten: kaxa bat. Horretarako marrazkiaren orria tolestu zuten, eta ertzak lotu zituzten. Laua denak bolumena hartu zuen.
- Kutxaren gainean, orekaz margotutako zurezko piezak pilatu eta itsatsi zituzten.
- Eskulturak era askotako altxaerak erabiliz marraztu zituzten, agerian jarriz eskulturan ikuspuntuak zer nolako garrantzia duen.
- Ikuspuntuen marrazkiak bata bestearen ondoan jarri zituzten. Horrela adierazi zuten eskulturaren translazio fisikoa plano gainean.
- Marrazkien itxurak ingurunearen testurekin, natural zein artifizialekin, osatu zituzten: belarra, haria, harria…